107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

2010eko ekitaldiko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2010eko abuztuaren 12ko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Oltza Zendeako 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea Udalaren Idazkaritzan 15 egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, bizilagun edo interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

3. Aditzera ematea aurreko lerroaldean aipatu tramitean inork ez badu erreklamaziorik edo alegaziorik aurkezten, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko dela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz.

4. Erabaki hau espedienteari atxikitzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Oltza Zendean, 2010eko abuztuaren 12an.-Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L1013667