107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Musika Eskolako Patronatua
Irakasleak izendatzeko proposamena

5/2010 Ebazpena, uztailaren 5ekoa, Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolako Patronatuko buruarena, hainbat irakasle izendateko proposamena egiten duena, espezialitate hauetako irakasle lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian: Biolina, Bateria, Txistua, Zeharkako Flauta eta Saxofoia, denak lan araubideko lanpostu finko-jarraigabean eta lanaldi partzialean, Oltza Zendeako eta Orkoiengo Udalaren Musika Eskolaren zerbitzurako.

Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolako Patronatuko buru Félix Otamendi Echaurik.

5 irakasle lanpostu oposizio-lehiaketa bidez izateko proben epaimahaiak eginiko proposamenari jarraikiz, ondoko espezialitateei dagokienez: Bateria, Txistua, Biolina, Zeharkako Flauta eta Saxofoia, denak lan araubideko lanpostu finko-jarraigabean eta lanaldi partzialean, Oltza Zendeako eta Orkoiengo Udalaren Musika Eskolaren zerbitzurako. Deialdia 2009ko 148. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 27an.

Ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa bete denez;

EBATZI DUT:

Lehena.-Ondotik ematen diren pertsonak irakasle izendatzea, espezialitate hauetan: Biolina, Bateria, Txistua, Zeharkako Flauta eta Saxofoia, denak lan araubideko lanpostu finko-jarraigabean eta lanaldi partzialean, Oltza Zendeako eta Orkoiengo Udalaren Musika Eskolaren zerbitzurako, izan ere azterketa gaindituta puntuazio altuena lortu dute.

-Saxofoia: Arteta Unanua, Alberto.

-Bateria: Uribeetxeberria, Jon Joseba.

-Txistua: Ciganda San Martín, Itziar.

-Zeharkako flauta: Sarobe Zubieta, Ana Isabel.

-Biolina: Razkin Aguirre, Amaia.

Bigarrena.-Argitara ematea ebapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hirugarrena. Interesdunei banan-bana igortzea ebazpen hau, ohartariz jakinarazpena gertatu eta hilabeteko epean, hartu beharko dutela Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolako irakasle lanpostuaren jabetza.

Oltza Zendean, 2010eko uztailaren 5ean.-Musika Eskolaren Patronatuko burua, Félix Otamendi Echauri.

Iragarkiaren kodea: L1012658