107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Xehetasun azterlana.
Behin betiko onespena

Erriberriko Udalak, 2010eko abuztuaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea 16. poligonoko 1756. lurzatiari dagokion xehetasun azterlana, hiri horretako Camesado kaleko 26an baitago. Bidezkoa da hura argitaratzea Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70. artikuluan xedatuaren babesean.

Ondokoa da xehetasun azterlan horren arautze-edukia:

Xehetasun azterlanaren xedea.-Xehetasun azterlan honen xedea da arrazoitzea zergatik den salbuespen bat xehetasun azterlanaren esparruan dagoen eraikinaren estalki laua, baita lurzatian onartutako eraikigarritasuna handitu gabe haren okupazio espaziala aldatzea ere.

Aplikazio eremua.-Jarduketa eremua, dokumentazio grafikoan islatzen den bezala, 16. poligonoko 1756. lurzatia da, posta helbidea Cabmesado kaleko 26 duena.

Edukia.-Xehetasun azterlan honek aipatu lurzatian eraikinaren lerrokadurak aldatzea aurreikusten du, lurzati horretan etorkizunean eginen den eraikinaren bolumetria berriz antolatuz.

Justifikazioa.-Xehetasun azterlana da bitarteko egokia antolamendurako eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen babesean proposatzen diren aldaketak egiteko. 62. artikuluko 1. ataleko b) epigrafean ezartzen da xehetasun azterlanek aldatu edo egokitzen ahal dituztela "bolumenen antolamendua eta osaera, Udal Planean zehaztutako baldintzekin bat, baita eraikinen morfologia eta tipologia ere".

Hasiera batean aurreikusten zen Pozas kaleraino okupatzen ahalko zela eraikinarekin, jadanik ikus-onetsia dagoen UE-19 xehetasun azterlanean onetsi zen bezala.

Blokearen errematea horrela bukatzeak hura modu singularrean landu ahal izatea dakar.

26. lurzatiko eraikuntzaren proiektua prestatzerakoan, egokia ikusi da eraikina Pozas kaleko fatxadaraino ez iristea, eta atzera eraman da.

Eraikigarritasuna ez galtzearren, proposatzen da sakonera eraikigarria handitzea, 15 m Cabmesado kaletik, jarraian eraiki den blokearen lehendabiziko lurzatietan gertatzen den bezala.

Espedientean agertzen diren planoak:

01.-Egungo planeamendua. Lerrrokadurak eta altuerak.

02.-Egungo planeamendua. Erabilera xehakatuak.

03.-Planeamendu proposatua.

Erriberrin, 2010eko abuztuaren 12an.-Alkatea, María Carmen Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L1013627