107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2065/2010 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Raquel Ezquerra Sales andrea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Izapide Administratiboen Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzen dizkiona.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 27.3 artikuluan ezartzen denez, atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak Foru Komunitateko funtzio publikoari buruzko legedian ezartzen denari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko dira.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluaren eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziez baliatuz,

EBATZI DUT:

1. Raquel Ezquerra Sales andrea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Izapide Administratiboen Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau igortzea Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Prestakuntza eta Bitartekaritza Zerbitzuari.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko uztailaren 23an.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Luis Ruiz Ciruelos.

Iragarkiaren kodea: F1012684