107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Bigarren aldaketa 2010eko aurrekontuan.
Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2010eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 2an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Bigarren aldaketa aurrekontuan: kreditu handitzeak.

DIRU-SARRERAK:

II. kapitulua.-Zeharkako zergak: 2.306,35 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 2.306,35 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.-Langileria gastuak: 2.306,35 euro.

Gastuak, guztira: 2.306,35 euro.

Murillo el Cuenden, 2010ko abuztuaren 19an.-Alkate udalburua, Ángel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: L1013881