107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Plantilla organikoaren aldaketa.
Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2010eko abuztuaren 18an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2010eko plantilla organikoan 1. aldaketa egitea. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Martzillan, 2010eko abuztuaren 18an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1013874