107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa aurrekontuetan.
Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2010eko abuztuaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2010eko aurrekontuko aldaketa (aurrekontuko 01/2010 aldaketa).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Uharten, 2010eko abuztuaren 17an.-Alkatea, Francisco Javier Basterra.

Iragarkiaren kodea: L1013749