107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Jendaurreko aldia Ordenantza fiskala,
Musika Eskolako irakaskuntzaren tasak arautzen dituena

Garinoaingo Udalak, 2010eko uztailaren 28an egin osoko bilkura arruntean, onetsi zuen Musika Eskolako irakaskuntzaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, eranskinean heldu baita haren testua.

Indarra duen legeriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, epe horretan interesdunek bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragaten denean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da.

Garinoainen, 2010eko abuztuaren 2an.-Alkate udalburua, Xabier Barrena.

Eranskina

Ordenantza fiskala, Musika Eskolako
irakaskuntzaren tasak arautzen dituena

Oinarriak eta izaera.

1. artikulua. Ordenantza honen oinarritzat hartzen den araudia:

-Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretua, Toki Ogasunei buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

-7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena.

-8/1989 Legea, apirilaren 13koa, Tasa eta prezio publikoei buruzkoa.

-2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa.

-6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.

2. artikulua. Musika Eskolan ematen diren irakaskuntzak udal zerbitzu dira, indarra duten aginduen arabera, eta haiexek dira tasaren xede.

Zergapeko egintza.

3. artikulua. Musikako irakaskuntza zerbitzuak ematea, hainbat mota eta irakasgaitan, horra tasa honen zergapeko egintza.

Subjektu pasiboa.

4. artikulua. Tasa honen subjektu pasiboak dira, zergadun diren aldetik, pertsona fisiko eta juridikoak, Musika Eskolan ematen diren irakaskuntzen onuradun badira.

Tributu-kuota.

5. artikulua. 1. Matrikula.

Eskolan matrikulatzen diren ikasle guztiek matrikularen tasa bat ordaindu behar dute, hilabeteko tasez gain. Tasa hori ordaindu beharko da urrian, eta 100 euro dira.

2. Ordenantza honetan arautzen den tasa honako tarifa honen arabera ezartzen da:

MUSIKA ETA MUGIMENDUA

Haurren ikasgela (4 - 5 urteko ikasleak)

Musika tailerra (6 urteko ikasleak)

(ordu 1/astea)

15,25 euro/hilabetea

LEHEN ZIKLOA

1. eta 2. kurtsoak.

Musika hizkuntza (2 ordu/astea)

Musika tresna (30 min/astea, bakarka)

46,78 euro/hilabetea

BIGARREN ZIKLOA

3. eta 4. kurtsoak.

Musika hizkuntza (2 ordu/astea)

Musika tresna (40 min/astea, bakarka)

Musika tresnen taldea, Txikien banda edo gitarren taldea (ordu 1/astea)

52,88 euro/hilabetea

HIRUGARREN ZIKLOA

5. eta 6. kurtsoak.

Musika hizkuntza (2 ordu/astea)

Musika tresna (45 min/astea, bakarka)

Musika tresnen taldea, Txikien banda edo gitarren taldea (ordu 1/astea)

56,95 euro/hilabetea

LAUGARREN ZIKLOA

Aukerakoa, ikasle helduendako edota nahitaezkoak diren hiru zikloak, bukatu dituztenendako eta behar duten hauetan:

Musika tresna: (45 min/astea) ..................................

Musika Hizkuntza: (ordu 1/astea) .............................

Musika tresnen taldea, Txikien banda edo gitarren taldea:

(ordu 1/astea) .............................

Musika-informatika:

(ordu 1/astea) .............................

36,61 euro/hilabetea

15,25 euro/hilabetea

6,10 euro/hilabetea (beste irakasgai bat ematen bada)

15,25 euro/hilabetea (irakasgai hau bakarrik ematen bada)

15,25 euro/hilabetea

Tasak urtero eguneratuko dira, betiere Nafarroan KPIk duen gorabeheraren arabera. KPI negatiboa bada, aurreko urteko prezio berberak mantenduko dira.

3. 1, 2 eta 3. zikloetan matrikulatzen diren ikasle guztiek nahitaez irakasgai guztietarako eman behar dute izena.

4. Familiarik bada Musika Eskolan bi kide edo gehiago dituena, ez du ordaindu beharko hirugarren kidearen edo hurrengoen matrikularik.

5. Matrikula sinatzeak berekin dakar Eskolako Barne Erregelamendua onestea, hori interesdunek eskura izanen baitute.

Irizpideak, onartzeko, mailaz igotzeko edota plaza galtzeko.

6. artikulua. Onartzea eta mailaz igotzea.

Eskolan plaza eskatzen duten ikasleek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

-Haurren ikasgela: adina: 4 urte, bederen.

-Musika eta mugimenduko tailerra: adina: 6 urte eginak edo urte natural horretan egin beharrak.

-1. ziklotik 3.era. Adina: 7 urte eginak edo urte natural horretan egin beharrak eta aurreko zikloa gainditua izatea.

-4. zikloa. Aurreko hiru zikloak gaindituak izatea, eskola honetan nahiz beste batean, edo adinez nagusia izatea.

-Ikaslerik aurkezten bada ezagutza maila handiagoa duena, alegia, nahi duen hartarako behar lukeena baino handiagoa, interesdunak berak eska dezake behar diren bitartekoak ezartzeko, hain zuzen ere gai hari legokiokeen ezagutza mailan legalki egon dadin.

7. artikulua. Uztea.

Kurtso batean izena emanez gero, ikasleak edota haren legezko ordezkariak kurtso osorako erarrita dauden hilabeteko zenbatekoak ordaintzen jarraitu behar du, salbu eta hiru kasu hauetan:

-Baja gertatzen bada kurtsoaren lehen hamabost egunetan.

-Baja gertatzen bada eritasun luze baten ondorioz, hau da, irakasgairen bat egitea galarazten badio.

-Baja gertatzen bada etxe aldaira baten ondorioz, betiere hori Garinoaingo edo Barasoaingo udal mugapeetatik kanpo bada. Azken hori sartu da ondoz ondoko herriguneak direlako bi mugape horiek, kale/errepide bakar batek bereizita.

Aitorpena eta diru-sarrera.

8. artikulua. Tasaren zerbitzuak hartu nahi dituzten interesdunek izen emateko eskabidea aurkeztuko dute udal bulegoetan eta ordainketa eginen dute, hilabetekakoa izanen baita, salbu eta matrikula egiteari dagokion kuotarena, hori urrian bakarrik ordaindu beharko baita.

Ordainketa moduari dagokionez, bankuko helbideratzea izanen da.

Ordainagirien itzulketa gertatzen bada, subjektu pasiboaren kontura izanen dira gastuak.

Indarraldia.

9. artikulua. Ordenantza honek hartuko du indarra Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta indarra izanen du harik eta zehazki haren aldaketa edota indargabetzea erabaki arte.

Iragarkiaren kodea: L1013144