107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Arau Subsidiarioetako aldaketa, 2. zona.
Behin betiko onespena

Funesko Udalak, 2010eko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma izanik, Funesko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualaren proiektua onetsi zuen; honela dio erabakiaren xedapen zatiak:

Lehena.-Behin betikoz onestea Funesko Arau Subsidiarietako 2. zonako aldaketa puntualaren proiektua (Zabalgune Berriko eremua, hiri lurzoruko 2.2; 2.3; 2.4; 2.5; 2.7; 2.8; 2.10 eta 2.11 poligonoak), Funesko Udalak sustatua. Proiektua C. Astrain Ulibarrena, J. Galar Senar eta J.M. Gutiérrez Cuesta arkitektoek prestatu zuten, eta 2010eko martxoko data du. Xedea da bizitegitarako etxesailetan eraikuntzaren sakonera egokitzea etxesail bakoitzaren zabalerara eta ezaugarrietara, egungo eraikinen sakonera kontuan hartuta. Orobat, egin gogo den bizitegitarako eraikuntza zehaztu eta zedarritu da ixteko prozesuan dagoen kontserba industria batek okupatutako lurzatian, eta, halaber, kontuan hartu dira hirugarren sektoreko eta ekipamendurako erabilerak, hala nola zahar etxea eta Sancho IV josteta elkartea.

Bigarrena.-Behin betiko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hirigintzako araudiarekin batera; eta agiri osoaren ale bat Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, emandako txostenekin batera, gehienez ere hamar eguneko epean, behin betiko onespen horretatik aitzina, kontrola egin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuarekin bat".

Hirigintzako araudia

2. ZONA,
HIRI-LURZORUA

ZABALGUNE
BERRIKO EREMUA

Kokapena

Herrigunea, Arga ibaiaren landa-zelaian.

Ibaiaz bestaldean dagoen lurra, egun finkatuta dagoen eremua

Kalifikazioa

Bizitegiak - Merkataritza - Zerbitzuak

Lerrokadurak

eta sestrak

Arau Subsidiarioetako aldaketaren planoetan definituak

Eraikuntzaren

mugak

Arau Subsidiarioetako aldaketaren planoetan definituak

Barneko lerrokadurak goiko solairuei dagozkie, eta beheko solairuak lurzati osoa hartzen ahal du

Gehienez ere zenbat solairu.

Garaierak

Beheko solairua + 2 goiko solairu + teilatupeko solairua

Baldin eta ez bada beste mugarik zehazten fitxa berezian (2.6 eta 2.2 poligonoak, beheko solairua + goiko solairu 1)

10 metro, beheko sestraren gainetik

Teilatu-hegalen garaierari fatxada guztietan eutsi behar zaio, salbu eta lortzen den garaierarik txikiena beheko solairua baino txikiagoa bada

Kasu horretan, garaiera horretaraino igotzen ahal da teilatu-hegala

Beheko solairuen garaiera librea: 4 metro, gehienez ere

Goiko solairuen garaiera librea: 2,8 metro, gehienez ere

Baoak

Lehen solairua eta bigarrena: osagai bertikaleko baoak

Teilatupeko solairua: osagai horizontaleko baoak

Hegalkinak

Zilegi dira hegalkinak 4,5 m zabal baino handiagoak diren kaleetan, determinazio hauek betez gero:

-Gutxienez ere 3,5 metrora egotea kalearen gainetik, tokirik desegokienean

-Kale zabaleraren %10 baino meharragoa izatea. Betiere, 80 cm-tik beherako zabalera

-Ez dira zilegi fabrika-obrako edo saretako balkoiak

-Begiratokiak itxiak izaten ahalko dira, eta zur-lanaren azalera hegalkinaren guztirako azaleraren %50 edo handiagoa izanen da

-Proportzio horri eutsiko zaio hala begiratokien aurreko aldeetan nola alboetan. Debeku dira fatxaden gaineko hegalkinak

-Balkoi eta begiratokiak ez dira eraikinaren fatxaden zabaleraren %60 baino zabalago izanen

Estalkiak

%30etik %35era bitarteko malda

Zilegi dira estalki planoak edo terrazak, estalkiaren bolumen inguratzailearen barrenean, eremu publikotik ageri ez bada

Materiala: zeramikazko teila. Debekatuta dago material arina erabiltzea, hala nola fibroporlana edo metalezko xafla, opakoa zein zeharrargia izan

Erabilerak

Goiko solairuak: bizitegirako (bizitza bakarturik gabe teilatupeko solairuan)

Beheko solairua: bizitegiak, merkataritza eta eskulangintza. Bizitegirako edo nekazaritzarako garajea

Galarazita daude bizitegiarekin bateraezinak diren erabilerak

Eraikinek ezin dute izan modu esklusiboan bizitegirako erabileraz landako erabilera, fitxa berezian ezarrita ez badago bederen

Estalkipeen

aprobetxamendua

Zilegi da aprobetxamendua eremu librean, azken solairuko sabaiko forjatuaren eta estalkiaren plano inklinatuaren artean.

Erabilera: bizitegirako, beheko solairuetan kokatutako etxebizitza handitzeko edo haren eranskin gisa bakarrik

Teilatu-hegalaren gehieneko garaiera eta plano inklinatuaren abiagunea ez da metro bat baino gorago egonen azken forjatutik

Jarduketa

sistema

Besterik ez bada adierazten, zuzeneko jarduketa izanen da sistema, unitate guztietan

2.2 POLIGONOA

Erabilera

Familia bakarreko etxebizitza atxikiak, ilaran daudenak

Mehelinen arteko etxebizitzak beheko solairuan eta goiko solairu bat. Bizitegirako erabilera bakarrik. Beheko solairua: Fitxa orokorraren arabera

Etxebizitza kop.

Zehaztu gabe

Garaiera

BS+GS 1+T

Kudeaketa

Zuzeneko jarduketa

Oharrak

Espazio libre pribatua, eraikinik gabe

Egungo hedatokiak estaltzeko aukera

2.3 POLIGONOA

Erabilera

Etxesail itxietako etxebizitzak

Etxebizitza kop.

Zehaztu gabe

Garaiera

BS+2 GS+T

Kudeaketa

Zuzeneko jarduketa

Oharrak

Eraikuntzaren sakonera, planoen araberakoa

Etxebizitzetako egungo eraikinetan, gaurko garaiera onartzen da gehienez ere. Dena dela, berriztuz gero, araudian ezarritakoa bete beharko da

2.4 POLIGONOA

Erabilera

Etxesail itxietako etxebizitzak

Etxebizitza kop.

Zehaztu gabe

Garaiera

BS+2 GS+T

Kudeaketa

Zuzeneko jarduketa

Oharrak

Eraikuntzaren sakonera, planoen araberakoa

2.5 POLIGONOA

Erabilera

Gaur egungoa: barazki kontserben fabrika

Etxebizitzen bi etxesail ezarriko dira haren ordez

Etxebizitza kop.

Zehaztu gabe

Garaiera

BS+2 GS+T

Kudeaketa

Zuzeneko jarduketa

Oharrak

Eraikuntzaren sakonera, planoen araberakoa

2.7 POLIGONOA

Erabilera

Ekipamenduetarako: zahar etxea eta jarduera osagarriak

Etxebizitza kop.

0

Garaiera

BS+3 GS

Kudeaketa

Zuzeneko jarduketa

Oharrak

Eraikuntzaren okupazioa, planoen araberakoa

2.8 POLIGONOA

Erabilera

Etxesail itxietako etxebizitzak

Etxebizitza kop.

Zehaztu gabe

Garaiera

BS+2 GS+T

Kudeaketa

Zuzeneko jarduketa

Oharrak

Eraikuntzaren sakonera, planoen araberakoa

2.10 POLIGONOA

Erabilera

Etxesail itxietako etxebizitzak

Etxebizitza kop.

Zehaztu gabe

Garaiera

BS+2 GS+T

Kudeaketa

Zuzeneko jarduketa

Oharrak

Eraikuntzaren sakonera, planoen araberakoa

Martzillako errepidearen ertzak, herrigunean; hau da, Avenida de Navarran

2.11 POLIGONOA

Erabilera

Etxesail itxietako etxebizitzak

Ekipamenduetarako lurzatia: kulturako, jostetako edo kiroletako elkartea, eta jarduera osagarriak

Etxebizitza kop.

Zehaztu gabe

Garaiera

BS+2 GS+T

Ekipamenduetarako lurzatia: BS+GS 1+T

Kudeaketa

Zuzeneko jarduketa

Oharrak

Eraikuntzaren sakonera, planoen araberakoa

Erabaki horren aurka, eta aukeran, errekurtso hauetako bat jartzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, behar den epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aitzina; edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik aitzina.

Funesen, 2010eko uztailaren 30ean.-Alkate udalburua, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1013107