107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Aldaketa puntuala Udal Planean. Behin betiko onespena

Fontellasko Udalak, 2010eko uztailaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Behin betiko onestea Fontellasko Udal Planeko aldaketa puntuala, Udal Planeko hirigintzako araudi partikularraren 98 eta 123. artikuluei dagokienez, Argia Ikastola, SCLk aurkeztutako proiektuaren arabera.

2. Erabaki hau eta araudi eginbidetua Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, onesten den hirigintzako araudiarekin batera.

HIRIGINTZA ARAUDIA

98. artikulua. Antolamenduaren kokagunearen baldintzak.

-Lerrokadurak:

Dagozkien planoan adierazi dira.

-Atzeraemanguneak:

Lerrokadura ofizialarekiko eta gaineko mugekiko.

Eraikinak atzera eramanen dira lurzatiaren muga guztiekiko, nola eta zein den fatxadaren garaiera, gutxienez ere haren hereneko distantziara, eta betiere hiru metrora bederen. Eraikina atxikitzen ahal zaie mugei soil-soilik jarduketa unitarioen bidez edo, ekipamenduetarako lurzati pribatuetako mugen kasuan, inguruko finken jabeekin horretarako akordioa bada. Akordio hori eskritura publikoan jaso beharko da lizentziarako eskabidea egin baino lehen. Horrela bada, lizentziaren eskabidea egin baino lehen. Horrela bada, lizentzia eman baino lehen, Udalari aurkeztu beharko zaio antolamendu bolumetrikoaren gaineko eskema.

123. artikulua. Antolamenduaren kokagunearen baldintzak.

Ekipamendu publikoetan ez da halakorik ezartzen.

Ekipamendu pribatuetan, inguruko finken jabeekin ados jarrita, eraikinak atxikitzen ahal zaizkie lurzati horien mugei. Akordio hori eskritura publikoan jaso beharko da lizentziarako eskabidea egin baino lehen. Horrela bada, lizentzia eman baino lehen, aurkeztu beharko da antolamendu bolumetrikoaren gaineko eskema. Horrela ez bada, bertze finkekiko atzeraemangunea 3 metrokoa izanen da, gutienez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan (LAHFLren 81.1 artikulua).

Fontellasen, 2010eko abuztuaren 4an.-Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1013285