107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Faltzesko 6. sektoreko Plan Partziala. Behin betiko onespena

Udalbatzak, 2010eko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, ondoko xedapen testua duen erabakia hartu zuen besteak beste:

Lehena.-Behin betiko onestea Fatzesko (Nafarroa) 6. sektoreko Plan Partziala, Miguel Ayape Bariain, Andres Martínez Tejada, Juan Oroz Barberia arkitektoek eta Héctor Nagore Sorabilla abokatuak 2009ko urrian prestatua eta EHAEOk 2009ko urriaren 19an ikus-onetsia. Jesús Oses Balduzek aurkeztu zuen 2010eko apirilaren 8an, Mecanización de Estructuras Poliméricas, S.L. (MEP, S.L.) enpresaren izenean, hura baita 6. sektorean 19. poligonoko 575, 576 eta 577A lurzatiei dagokien lurzoruaren jabea (azalera, 62.503,97).

Bigarrena.-Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea behin betiko erabakia, eta ale bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura behin betiko onetsi eta hurrengo hamar egunean".

B.-Hirigintzako araudia.

1.-Sektorearen hirigintzako araudiaren fitxa.

Proposatutako antolamendua dela-medio eta Udal Planean aurreikusitako azalerak egokitu direnez gero, 6. sektorearen hirigintzako araudiaren fitxa honelaxe gelditu da:

Kalifikazioa:

-Erabilera orokorra: industria - biltegiak.

-Erabilera xehakatuak:

  • Industria-biltegiak (bateragarria haiekin parekatzen ahal diren beste erabilerekin, Eraikuntzari buruzko ordenantzaren taularen arabera).
  • Eremu pribatuak, eraikinik gabekoak.
  • Ekipamendu komunitarioa.
  • Bideetako sistemak, eremu libreak eta berdeguneak.

Azalerak:

-Sektorearen azalera osoa: 62.503,97 m².

-Lurzoru pribatua: 49.873,40 m².

-Berdeguneak eta espazio libreak: 6.277,00 m².

-Bideak: 2.987,80 m².

-Ekipamendurako lurzoruaren erreserba: 2.519,00 m².

-Lagapena abelbiderako (*): 846,77 m².

(*) Konpentsazioa, sektorera iristeko azelerazio eta dezelerazio erraiek lurzorua okupatu baitute abelbidean.

Gehieneko okupazioa:

-Gehieneko okupazioa industria eraikuntzarako, sektorearen azalaren %50 baino txikiagoa. (Ez dira kontuan hartzen berinapeak, estalpeak etab., aprobetxamendurik hartzen ez baitute).

Gehieneko eraikigarritasuna eta okupazioa ekipamendu publikorako lurzatian:

-Ekipamendu publikorako lurzatian ez da mugarik ezartzen bolumen eraikigarrirako.

-Lurzati horretan eraiki aurretik, xehetasun azterlan bat tramitatuko da zein eraikin garatuko den zehazteko.

Aprobetxamendua:

-Homogeneizazio koefizienteak:

  • Industria eraikina = 0,80 (*).
  • Lurzati pribatua = 0,20 (*).

(*) Irizpideak aprobetxamenduaren konputurako:

  • %100ean konputatuko du solairuetan eraikitako azalera osoak.
  • Titulartasun pribatuko lurzoruaren %100ak konputatuko du, lurzoru eraikiak eta lurzoru eraiki gabeak barne.
  • Aprobetxamenduari dagokionez, fatxadak babesteko berinapeek ez dute konputatuko, ezta aparkalekuak eta bestelakoak babesteko berinapeek ere.
  • Aprobetxamenduari dagokionez, sotoek eta erdisotoek ez dute konputatuko ordenantzaren 2. ataleko baldintzak betetzen badituzte.

-Eredu-aprobetxamendua: 0,645 AU/m².

-Aprobetxamendua, guztira: 62.503,97 x 0.645 = 40.315,06 AU.

Ondare bilaka daitekeen aprobetxamendua:

-Udal Planak baimentzen duen aprobetxamenduaren %90.

Lurzatiketak:

-Plan Partzial honek titulartasun pribatuko lurzati bakarra zehazten du, etorkizunean banandu ezin dena.

-Balio anitzeko ekipamendu publikorako lurzatian baimentzen dira banantzeak, baldin eta ondoriozko lurzatietara bide publikotik iristen ahal bada.

Aldi bereko urbanizazioa eta eraikuntza:

-Faltzesko Udalak baimentzen ahalko du urbanizazioa eta eraikina batera egitea, betiere erregelamenduzko bermeak eskatuta, hau da, sektorea urbanizatzeko ustezko kostuaren %20, gutxienez.

Beste determinazio batzuk:

-Sektorearekin mugakidea den altxonbidea errespetatuko da, bai neurriei bai ezaugarri fisikoei dagokienez; onartuko da, halere, altxonbidea pixka bat mugitzea albo batera, ibilgailuak sektorera irits daitezen, edo industriarako lurzorura iristeko bideak hura zeharkatzea.

-Erabilera publikoko berdegune gisa urbanizatzen ahalko da ekipamendu publikorako lurzatia, bertako ekipamenduak eraikitzen ez diren bitartean.

-Industriarako lurzatien perimetroan zuhaitzak landatuko dira lerro batean, gehienez ere 10 metrora batetik bestera, eta ureztatze sistema egokia jarriko zaie.

2.-Eraikuntzari buruzko ordenantza sektorerako.

Eraikuntzari buruzko ordenantza honen edukiera berariaz aplikatuko da Faltzesko 6. sektorean.

A.-Aplikazio eremua.

Industria erabilerako lurzoruetan eta eraikinetan aplikatu behar da, 6. sektorearen esparruaren barruan.

B.-Erabilerak.

-Erabilera xehakatuak, antolamenduko 1. planoan adieraziak:

-A.4. industriala-biltegiak.

-A.3. Eremu pribatuak, eraikinik gabekoak.

Erabilera nagusia: industria, lantegiak, biltegiak.

Erabilera toleratuak: ondoko laukian adierazten dira, okupazioko gehieneko portzentaje baimenduen arabera, m² eraikietan, solairu bakoitzean eta eraikinaren okupazio osoaren arabera, m²-tan. Laukian agertzen ez diren erabilerak, edo haiekin parekatzen ez direnak, eremuan baimendu gabeak direla usteko da.

ERREFERENTZIA

%

INDUSTRIAKOA

LANTEGIAK

BILTEGIA

BULEGOAK

MERKATARITZAKOA

ERAKUSTOKIA

BIZITEGIAK

(*)

Goiko

solairuak

%100

100

100

100

Beheko

solairua

100

100

50

50

Guztira,

eraikinean

%100

100

50

50

(*)

(*) Bizitegitarako erabilera baimentzen da gehienez etxebizitza baterako, instalazioak zainduko dituenarendako, eta gehieneko azalera 150 m²-koa izanen da. Aprobetxamendua, industriarako eraikinak duen bera izanen da, eta gehieneko altuera BS+1, betiere 7 m baino baxuagoa.

Erabileren bateragarritasuna:

Erabilera baimenduak bateragarriak dira beren artean.

C.-Eraikuntzari buruzko ordenantza.

1.-Orubearen okupazioa. Eraikuntzaren bolumena.

1. Orubea gehienez okupatzeko lerrokadurak lerrokaduren planoan ezarritakoak dira, eta haien barrenean eraikinak paratu beharko dira, gehieneko aprobetxamenduak zehaztutako okupazio-mugak kontuan hartuta.

2. Erabilera toleratuetatik sortutako jarduera ekonomiko oro estalkiaren azpian eginen da eta, inolaz ere, eraikinetik kanpo. Debeku da obra-hondakinak, zaborrak, etxola-hondarrak etab. uztea eraikineko eremu libreetan. Pilaketak soilik baimenduko dira industria ekoizpenerako edo bukatutako produktuak biltegiratzeko ezinbestekoak direnean, betiere dena txukun utzita.

2.-Eraikinen garaierak.

1. Eraikinaren zorutik estalkiaren egiturazko sistemaren beheko alderaino doan tarte bertikala da eraikinaren garaiera.

2. Baimendutako garaiera, gehienez ere = 15 m.

3. Eraikineko gailurraren garaiera, gehienez ere = 18 m.

4. Ekoizpen-prozesuak hartaratuta, enpresak elementu altuagoak paratu behar dituenean, hura baimentzen ahalko da lizentziaren proiektuan arrazoitu ondoan.

5. Solairuarteak baimentzen dira eraikinaren barrenean, betiere azaleraren %25 okupatuta gehienez ere.

6. Sotoak edo erdisotoak baimentzen dira, eraikitako azalera eraikigarritzat hartu gabe, eta, hortaz, ez dute hirigintzako aprobetxamendua kontsumituko, baldin eta ondoko baldintza hauek betetzen badira:

-Sotoaren edo erdisoatoaren okupazioak ezin ditu sestraren gainetik egindako eraikinaren okupazio-lerrokadurak gainditu.

-Erdisotoaren sabaiaren planoa ezin da 0,80 metro baino altuago eraiki, eraikinarekin bat egiten duen kanpoaldeko sestratik neurtuta.

3.-Eraikuntzak bete beharreko baldintza orokorrak.

-Eraikuntzen multzoak jarraitua eta homogeneoa izan behar du. Eraikuntza mota eta diseinurako material egokiak aukeratuko dira horretarako, multzoaren itxura ordenatua bermatuz.

-Itxituretan baimenduko dira harriak, zarpiatu pintatuak, hormigoizko blokeak edo aurrefabrikatuak, xafla lakatuak, zura etab., eraikuntzaren aldetik kalitatezkoak badira eta jarraipen, sinpletasun eta koherentziaren irizpideak kontuan hartuta gauzatzen badira multzo osoan.

4.-Lurzatien itxiturak.

Lurzatien itxiturak ezin dira 2,20 m baino altuagoak izan, barruti hesitutik kanpo dauden lurren sestratik neurtuta. Barneko lurzatiaren eta kanpoko lurzatiaren edo kalearen arteko desnibela 70 zentimetrokoa baino handiagoa bada, garaiera 1,70 metro izanen da, goien dagoen sestratik hartuta.

Itxitura mota hauek baimenduko dira:

-Landarezko itxitura, garaiera osoan.

-Obrako itxitura, harrizko hormarekin edo harrizko xaflarekin egina, edo zuri edo harea koloreko bistako hormigoizko blokearekin, bistako adreiluarekin, zarpiatu pintatuarekin edo bistako hormigoizko murru txikiarekin. Obraren itxiturak 1,00 m altu izan daitezke gehienez, eta handik gora burdinazko edo metalezko sarearekin jarraitzen ahal da.

-Burdinazko sarea edo itxitura metalikoa.

Finkaren itxiturak, hura mugakideetatik bereizten dutenak, aurreko puntuetan ezarritako irizpide berberekin eginen dira.

Debeku da burdin-hari arantzadunak edo beira puskak erabiltzea lurzatia eremu publikotik edo ondoko lurzatietatik ixteko.

Lurzatiaren itxitura errepidearen aurrean diseinu bateratuaren bidez eginen da, betiere homogeneotasunaren irizpideak kontuan harturik materialei, diseinuari eta abarri dagokienez.

5.-Eremu pribatuak, eraikinik gabekoak.

Baimentzen da eraikinik gabeko eremu pribatuak antolatzea eta urbanizatzea, zati batean edo erabat hauetako bat izan daitezen: aparkalekuak, industria prozesuan beharrezkoa den materiala bildu eta gordetzeko eremuak, produktu landuen biltegiak eta barneko urbanizazioko jarduerak, lorategi, hormen tratamendu, zoladura eta bestelakoen bitartez multzoaren irudi hiritarra txarrerako aldatzen ez badute.

Eraikinik gabeko eremu pribatuetan, honakoak baimentzen dira: berinapeak, aparkalekuak eta sarbideak babesteko estalkiak -plano bertikala itxi gabe badaukate-, pergola irekiak eta itxi gabeak, eta altzariak eta apaindurak lorategietan, iturrietan, murru txikietan eta abarretan.

Baimendu egiten dira kirol eta aisiarako instalazioak, zoladura eta gutxieneko altzariak behar badituzte, hala nola: tenisa, saskibaloia, eskubaloia, boleibola.

Debeku dira kirol instalazio estaliak eta pilotaleku irekiak, baina baimendu, aldiz, eraikigarritasuna kontsumiten badute eraikinaren lerrokaduren barrenean.

6.-Azpiegituren kokapena.

Industriarako eta ekipamendutarako lurzatiei zerbitzua egiten dieten azpiegiturek, ahal dela, eremu publikotik joan beharko dute (bideak edo berdeguneak), eta lurzati pribatuetan harguneak besterik ez da sartuko. Baimentzen da transformazio zentroak paratzea berdegune publikoan, haiek egitea beharrezkoa bada.

7.-Eraikitzeko lizentziak.

Obretako udal lizentzia emateko, proiektu teknikoa aurkeztu beharko zaio Udalari; hartan, industriako eraikinak eta haien mendeko eraikuntzak definitzeaz gain, okupatu beharreko lurzatiaren barreneko urbanizazio obrak sartuko dira.

Erabilera anitzeko ekipamendutarako lurzatien kasuan ezinbestekoa izanen da xehetasun azterlan bat tramitatzea, delako proiektua baino lehen; xehetasun azterlan horretan ezarriko dira bai lerrokadurak bai aparkalekuetarako eta berdegunerako lurzoru libre pribatuaren definizioa.

Ondotik ematen direnek eskuratu beharko dute lizentzia, deusetan ukatu gabe indarreko araudiari jarraikiz bidezkoak diren gainerako baimenak, ez eta berariaz aplikatu beharreko araudiarekin bat datozen baimenak ere:

-Eraikitzeko jarduerak lurzatiaren barrenean.

-Eraikitzeko jarduerak ez direnak, lurren mugimenduak, sestretan edo azpiegituretan aldaketak ekartzen badituzte.

-Kanpoko errotuluak paratzea.

-Lurzatietako itxiturak egitea.

-Estalpeak, teilapeak edo aterpeak.

-Berinapeak.

-Behin-behineko sarbideak lurzatietako obretara joateko, eta behin-betikoak jarduerak erabiltzeko.

8.-Jarduerarako lizentzia.

Une bakoitzean indarra duen legediarekin bat tramitatuko dira jarduerarako lizentziak.

Faltzesen, 2010eko uztailaren 30ean.-Alkate udalburua, José Carlos García García.

Iragarkiaren kodea: L1013036