107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETAIU

Etaiuko hilerriaren erabilera eta tarifak arautzen dituen ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Etaiuko bizilagunen batzarrak, 2009ko abenduaren 2an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Etaiuko hilerriaren erabilera eta tarifak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Behar ziren iragarkiak herriko iragarki oholean eta 2010eko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 7an, argitaratu ondoren, eta legezko epean ez denez haren kontrako inolako erreklamaziorik aurkeztu, lehenago aipatu udal erabakiari jarraikiz, ordenantzako aldaketa hori behin betiko onetsitzat jo da. Horren ondorioz haren testu osoa argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 326. artikulua).

Etaiun, 2010eko uztailaren 23an.-Alkate udalburua, Antonio Sanz de Acedo Lizarraga.

ETAIUKO HILERRIAREN ERABILERAK ETA TARIFAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAKO ALDAKETA

Gorpuzkiak ehorzteko nahiz hobitik ateratzeko zerbitzu gisa hartzen da.

Horrela bada, salbuetsirik egonen da hildakoa erroldatua bazen zendu zen egunean. Ez bazen, tarifa arrunta baino %50 garestiago.

Errautsak kutxetetan edo bertzelako ontzietan lurperatzea barne da. Horrela bada, lurperatzeagatik dauden tarifa arrunten %50 izanen da tarifa.

Iragarkiaren kodea: L1012665