107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

"Ipar kaleko pasealekua'' sektoreko U.E. 1 unitatea garatu eta gauzatzeko kudeaketarako hirigintza hitzarmenaren testu berria. Hasierako onespena

Lizarrako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko uztailaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen onestea Lizarrako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko "Ipar kaleko pasealekua'' sektoreko U.E. 1 unitatea garatu eta gauzatzeko kudeaketarako hirigintza hitzarmenaren testu berria, 2010eko ekainaren 18koa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Orobat, bertako prentsan eta Udaletxeko iragarki oholean agertuko da; ohartarazten da haren aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin dela errekurtsorik aurkeztu, tramiteko egintza delako. Haatik, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikuluaren bidez, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzakete, kontuan har daitezen prozedura bukatuko duen ebazpenean.

Lizarran, 2010eko abuztuaren 16an.-Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1013744