107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Udal ludotekaren erabilera eta funtzionamendua
arautzen dituen erregelamenduaren aldaketa.
Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2010eko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal ludotekaren erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen erregelamenduko aldaketa. Hura 2010eko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 4an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu Erregelamenduaren aldaketa behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Eguesen, 2010eko abuztuaren 6an.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

ERANSKINA

Eguesibarko udal ludotekaren erabilera eta funtzionamendua
arautzen dituen erregelamenduaren aldaketa

7. artikulua aldatu da, udako ordutegiari dagokionez.

7. artikulua. Egutegia, ordutegia eta plaza kopurua.

Hona zehaztuta funtzionamendu orduak:

-Udan:

  • Astelehenetik ostiralera: 8:00etatik 15:00ak arte.

8. artikulua. Beharrezko dokumentazioa eta plazen eskaera.

1. Onartzeko eskaera (Udalaren ereduaren araberakoa: ludotekan eskuratuko dute edo Udalaren web-orritik jaitsi).

2. Haurrak Eguesibarren erroldatuak direla frogatuko dute zerbitzuaren arduradunek. Erroldan izen emanda egon gabe Olazko kiroldegiko bazkide diren haurrentzat, Olazko kiroldegiko bazkidearen frogagiria erantsi beharko dute gurasoek.

3. Familia liburuaren fotokopia.

4. Erroldatutako familia ugariaren kasuan, familia ugariaren txartelaren fotokopia.

Haurrek ez dute inoiz asteko ordutegi guztiaren %65 baino denbora gehiago eginen ludotekan; horrela, neguan haur bakoitza 12 orduz astean egoten ahal da ludotekan, gehienez ere, eta udan 23 orduz astean.

Onartua izateko dokumentazioa aurkeztuta, hauxe da Eguesibarko ludotekan plaza eskatzeko prozedura:

A.-Erroldatuta eta aldez aurretik inskribatuta dauden haurren gurasoek, nahi izanez gero, plaza erreserbatzen ahal dute seme-alabentzat, telefonoz deituta edo ludotekaren egoitzara etorrita. Asteazkenero irekiko da hurrengo asteko plazak erreserbatzeko epea; betiere, ordenantza honetan ezarritako mugak inoz gainditu gabe. Inskripzioa aurrez aurre egiteko epea irekiko da eta hura iraganda, erreserba telefonoz egiteko aukera ere izanen da.

10.2. Betebeharrak:

Gurasoak edo tutoreak behartuta daude Eguesibarko Udalak zerbitzua emate aldera onartzen dituen tasak ordaintzera. Udarako gaur egun onartutako tasak hauek dira:

-Erroldatuak: 1 euro/ordua.

-Eguesibarren erroldaturiko familia ugariak: 0,50 euro/ordua.

Argitara ematen da erregelamendu berria, goian aipatutako aldaketekin, aplikatzeko orduan segurtasun eta argitasun handiagoa izan dadin.

Eguesibarko Udalaren Ludotekaren erabilera eta
funtzionamendua arautzen dituen erregelamendua

1. artikulua. Xedea.

Eguesibarko Udalaren ludotekaren funtzionamenduari buruzko arauak ezartzea du xede erregelamendu honek.

2. artikulua. Oinarria.

Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak 25.1 artikuluan ezartzen duenez, Udalak, bere interesak kudeatzeko eta bere eskumenen barrenean, era guztietako jarduerak sustatzen ahal ditu eta behar adina zerbitzu publiko eman, herritarren beharrak eta nahiak betetzearren.

3. artikulua. Titulartasuna.

Eguesibarko Udalari dagokio bere ludotekaren titulartasuna.

4. artikulua. Zerbitzuaren eta jardueren deskripzioa.

Ludoteka zerbitzu publikoa da, haurren aisialdiko garapena jostetaren bitartez bultzatzeko sortua, zerbitzuaren funtzionamendu egokia zuzendu eta zainduko duten profesionalak gainean dituztela.

Ludotekak profesionalek prestatutako programazioko jarduerak modulu hauetan banatu dira:

a) Jostetak.

b) Lantegiak.

c) Emanaldiak.

d) Ateraldiak edo txangoak.

e) Ipuin kontalariak.

5. artikulua. Helburuak.

-Haurraren garapen kognitibo, psikomotor, afektibo eta soziala bultzatzea, inguru ludiko batean.

-Parte hartzen duten haurren arteko berdintasuna sustatzea, ideologiak, maila eta jatorri soziala bereizi gabe.

-Portaerako ohitura eta jarraibideak indartzea, hala nola: higienea, ordena, besteenganako errespetua eta gizalegezko portaera sustatzea.

-Naturaren eta ingurumenaren aldeko begirunea sustatzea.

-Haurrei aukera berriak eskaintzea josteta eta hezkuntza aldetik aisialdian, haien sormena bultzatzeko.

6. artikulua. Erabiltzaileak.

Eguesibarko erroldan izen emanda dauden 3 eta 12 urte arteko haurrak izan daitezke ludotekaren erabiltzaileak. Plazarik libre baldin bada, Olazko kiroldegiko bazkide diren haurrak ere bai.

7. artikulua. Egutegia, ordutegia eta plaza kopurua.

Udalaren ludoteka urteko hilabete guztietan egonen da irekita.

Ludotekak ordutegi desberdinak izanen ditu, negua edo uda izan, ikasturtearen arabera. Gainera, neguan, eskola aldia eta Eguberrietako zein Aste Santuko oporraldiak bereiziko dira. Betiere, Udalak badu hura aldatzeko eskubidea, baina konpromisoa hartua du garaiz iragarriko duela.

Hona zehaztuta funtzionamendu orduak:

-Neguan:

  • Eskola aldian:
  • Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan: 17:00etatik 20:00ak arte.
  • Asteazkenetan: 16:00etatik 20:00ak arte.
  • Larunbatetan: 11:00etatik 13:30a arte.
  • Eguberriean eta Aste Santuan:
  • Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 19:00ak arte.
  • Larunbatetan: 11:00etatik 13:30a arte.

-Udan:

  • Astelehenetik ostiralera: 8:00etik 15:00ak arte.

Plazen kopurua ez da inoiz 35 haurrentzat baino gehiagorentzat izanen.

8. artikulua. Beharrezko dokumentazioa eta plazen eskaera.

Zerbitzuan interesa duten erabiltzaileen guraso eta tutoreek edo haien baimena duenak dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Udalaren ludotekan:

1. Onartzeko eskaera (Udalaren ereduaren araberakoa: ludotekan eskuratuko dute edo Udalaren web-orritik jaitsi).

2. Haurrak Eguesibarren erroldatuak direla frogatuko dute zerbitzuaren arduradunek. Erroldan izen emanda egon gabe Olazko kiroldegiko bazkide diren haurrentzat, Olazko kiroldegiko bazkidearen frogagiria erantsi beharko dute gurasoek.

3. Familia liburuaren fotokopia.

4. Erroldatutako familia ugariaren kasuan, familia ugariaren txartelaren fotokopia.

Haurrek ez dute inoiz asteko ordutegi guztiaren %65 baino denbora gehiago eginen ludotekan; horrela, neguan haur bakoitza 12 orduz astean egoten ahal da ludotekan, gehienez ere, eta udan 23 orduz astean.

Onartua izateko dokumentazioa aurkeztuta, hauxe da Eguesibarko ludotekan plaza eskatzeko prozedura:

A.-Erroldatuta eta aldez aurretik inskribatuta dauden haurren gurasoek, nahi izanez gero, plaza erreserbatzen ahal dute seme-alabentzat, telefonoz deituta edo ludotekaren egoitzara etorrita. Asteazkenero irekiko da hurrengo asteko plazak erreserbatzeko epea; betiere, ordenantza honetan ezarritako mugak inoz gainditu gabe. Inskripzioa aurrez aurre egiteko epea irekiko da eta hura iraganda, erreserba telefonoz egiteko aukera ere izanen da. Nahi den eguna baino 24 ordu lehenago bukatuko da plaza erreserbatzeko epea; hortaz, esate baterako, astearteko plazen erreserba astelehenean bukatuko da.

B.-Erroldan egon gabe Olazko kiroldegiko abonamendua duten haurrek ez dute eskubiderik izanen plaza gordetzeko, eta erroldan daudenentzat ezarritako erreserba aldia bukatu eta plaza librerik baldin bada, orduan bakarrik sartzen ahal dira ludotekan.

9. artikulua. Ludotekaren ardura duten langileak.

Ludotekako arduradunek eginkizun hauek bete beharko dituzte:

1.-Zerbitzuari buruzko informazioa eman eta hura bultzatzea.

2.-Jarduera eta programak diseinatu eta garatzea.

3.-Jardueren plangintza egitea.

4.-Jarduerak ebaluatzea.

5.-Informazioa eta koordinazioa Hezkuntza eta Kultura alorreko zinegotzigoarekin.

10. artikulua. Erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

10.1. Eskubideak.

-Espainiako Konstituzioak, nazioarteko itunek eta antolamendu juridikoak bermatzen dituen gainerako eskubideak.

-Erabiltzaileek eskubidea dute ludotekan egiten diren jardueretan parte hartzeko eta instalazioak eta materiala baliatzeko, besteek bezala. Betiere, ordenantza honetan ezarritako edukiera gainditu gabe.

-Gurasoek edo tutoreek informazioa eskatzen ahal dute ludotekan egiten diren edo egin gogo diren jarduera eta programei buruz.

-Guraso edo tutoreek nahiz erabiltzaileek erreklamazioak eta oharrak egiten ahal dizkiete kudeaketaz arduratzen diren langileei eta Eguesibarko Udalari.

10.2. Betebeharrak.

-Erabiltzaileak behartuta daude ludotekako instalazioak eta materiala behar bezala baliatzera.

-Behar bezalako begirunea erakutsi beharko dute beste erabiltzaileekin eta zerbitzuko arduradunekin.

-Zerbitzuko arduradunak emandako aginduak eta oharrak bete beharko dituzte instalazioak eta materiala erabiltzeko orduan eta programatutako jarduerak gauzatzerakoan.

-Ludoteka erabiltzeko erregelamendua betetzea.

-Sartu eta ateratzeko ordutegiak betetzea.

-Guraso edo tutoreak uneoro behartuta daude aurkitzeko moduan egotera, eta haurrak hartzera agertu beharko dute zerbitzuaren arduradunek ohartarazita, eritasuna, adingabearen eskaera eta abar direla eta.

-Gurasoak edo tutoreak behartuta daude Eguesibarko Udalak zerbitzua emate aldera onartzen dituen tasak ordaintzera. Udarako gaur egun onartutako tasak hauek dira:

  • Erroldatuak: 1 euro/ordua.
  • Eguesibarren erroldaturiko familia ugariak: 0,50 euro/ordua.

11. artikulua. Bizikidetzako arauak.

A.-Orokorrak:

-Haurrak eroso jantzita etorriko dira ludotekara, haurren autonomia galarazten duen arropa ez baita gomendagarri. Bestetik, ona da gurasoek jakitea, jardueretan erabiltzen diren materialen ondorioz, inoiz haurren arropa hondatzen ahal dela.

-Ohiko ez den norbaitek etorri behar badu haurra hartzera, guraso edo tutoreek horren berri eman beharko diete zerbitzuaren arduradunei, edo baimen idatzia prestatu beharko dute. Orobat, haurrak ludotekatik bakarrik atera daitezela nahi izanez gero, baimen idatzian ohartaraziko dute.

-Haurraren guraso edo tutoreak ez dira ludotekaren barrutian egonen ohiko saioetan. Ludotekaren ordutegia bukatzean, ixteko ordua baino 5 minutu lehenago hartuko dituzte haurrak.

-Ez da bisitarik onartzen ludotekaren ordutegiaren barrenean.

B.-Osasun kontuak.

-Haurrek ez dute ludotekara etorri behar eritasun seinalerik izanez gero: sukarra, beheitikoa, konjuntibisa, zorriak edo beste edozein eritasun kutsakor.

-Ludotekan ez da sendagairik emanen.

-Haurrek, ludotekan direla, eritasun seinalerik izanez gero, gurasoei abisu emanen zaie, lehenbailehen hartzera etor daitezen. Istripua gertatu edo sukar oso handia izanez gero, haurra osasun etxe hurbilenera eramanen da, eta familiari jakinaraziko zaio.

-Haurren higienea zaindu behar da.

12. artikulua. Arau-hausteak.

Erregelamendu honetan ezarritako betebeharrak erabat edo hein batean ez betetzea arau-haustea da.

-Arau-hauste arintzat hartzen da:

  • Instalazioak eta materiala behar adinako arretaz ez erabiltzea.
  • Zerbitzu arduradunek emandako ohar eta aginduei kasu ez egitea.
  • Guraso edo tutoreak 15 minutu bitarte atzeratzea haurrak hartzeko orduetan.
  • Asterako ezarritako egonaldia (irekita dagoen denboraren %65) bi ordu arte luzatzea.

-Arau-hauste larritzat joko dira:

  • Ludotekako instalazioetan edo materialean, nahita, kalte egitea.
  • Behar bezalako begirunea ez izatea beste erabiltzaileekin eta zerbitzuko arduradunekin.
  • Guraso edo tutoreak ordu bat arte atzeratzea haurrak hartzeko orduetan.
  • Urtebetean hiru arau-hauste arin edo gehiago egitea.
  • Asterako ezarritako egonaldia (irekita dagoen denboraren %65) bi ordutik gora luzatzea.

-Hauek dira arau-hauste oso larriak:

  • Arau-hauste larriak behin eta berriro egitea.
  • Instalazioez balia daitezen galaraztea gainerako erabiltzaileei.
  • Guraso edo tutoreak ordubetetik gora atzeratzea haurrak hartzeko orduetan.

13. artikulua. Zehapenak.

Ludotekako instalazioak astebetez erabiltzeko eskubidea kenduta zehatuko dira arau-hauste arinak.

Ludotekako instalazioak hilabetez erabiltzeko eskubidea kenduta zehatuko dira arau-hauste larriak eta, materiala edo instalazioak hondatuz gero, haien kostuaren adinako isuna jarrita.

Instalazioak erabiltzeko eskubidea erabat kenduta zehatuko dira arau-hauste oso larriak eta, materiala edo instalazioak hondatuz gero, haien kostuaren adinako isuna jarrita.

Iragarkiaren kodea: L1013427