107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Datu pertsonalen fitxategi
automatizatuen arauketa

Alkatetzaren 513/2010 dekretuaren bidez, datu pertsonalen fitxategiak aldatu dira, eta alta eman, eduki honekin:

"Udal honetan euskarri informatikoko datu baseak daude, datu pertsonalak dituztenak.

Gaur egun, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren eta Datu pertsonalak dituzten fitxategien segurtasun neurrien gaineko erregelamendua onetsi zuen ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuaren aurreikuspenen babesean, Udal honek fitxategi hauek ditu inskribaturik:

-"Udal kudeaketa".

-"Liburutegiaren eta ludotekaren kudeaketa".

-"Musika eskolaren kudeaketa".

-"Kirol eta kultur jardueren kudeaketa".

Horiei dagokienez, beharrezkoa da halako aldaketa batzuk egitea Udal kudeaketaren fitxategiaz den bezainbatean; batetik, Erroldari dagozkion datuak bertatik ateraz fitxategi berri bat eratuko da eta hari alta emanen; bertzetik, Isunen kudeaketari dagozkion datuak kenduko dira. Gainera, alta eman behar zaie bi fitxategi berriri: Izatezko bikoteen kudeaketa eta Animalien kudeaketa.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskudantziekin bat, dekretatu dut:

Lehenbizikoa.-Aldatzea Udal honen fitxategi automatizatu bat, Udal kudeaketa izenekoa, datu pertsonalak eduki eta prozesatzen dituena, bertatik kendurik Isunen kudeaketari dagozkion datuak eta bertatik ateraz Erroldari dagozkion datuak, fitxategi berri bat eratzeko, Erroldaren kudeaketa izenekoa, alta ematen baitzaio.

Alta ematea Udal honen fitxategi berri hauei, datu pertsonalak eduki eta prozesatzen baitituzte: Izatezko bikoteen kudeaketa eta Animalien kudeaketa.

Bigarrena.-Aldatu/atera eta alta eman ondoan, egin berri den bezala, hona fitxategi automatizatu hauen deskribapena:

2.1. "Udal kudeaketa":

a) Aurreikusitako xede eta erabilerak.

"Udal kudeaketa" fitxategi automatizatuak xedea du entitate honen eskumeneko administrazio prozedura guztiak informazioz hornitzea.

b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

Entitatearekin administratiboki harremana duten pertsona guztiak, erroldaturik egon ala ez.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Interesdunek berek, haien ordezkariek, Nafarroako Gobernuko organo arduradunek eta gainerako Administrazio Publikoek emanda.

d) Fitxategiaren egitura eta datu motak.

Erregistratzen diren datu pertsonalak, administrazio prozedura guztien arabera, hauek dira:

-NANa.

-Izen-deiturak.

-Bizitokia/helbidea.

-Sexua.

-Telefonoa/Faxa.

-Titulazio akademikoaren datuak.

-Jaiotzaren datuak.

-Banku helbideratzearen datuak.

-Nazionalitatea.

-Gizarte Segurantzako zenbakia.

e) Datuen lagapen aurreikusiak.

-Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 5. artikuluaren zerga arloko eta zergaz kanpoko baliabideei dagokienez:

  • Nafarroako Gobernuko organo eskudunari eta gainerako Administrazio Publikoei, antzeko eskumenak edo gai berei buruzko eskumenak betearazteko.
  • Diru-bilketa agentziari, kobra ditzan.
  • Banku entitateei, kobra ditzaten.

-Nomina eta kontratuen kudeaketari dagokionez:

  • Horiek egiteko baimena duen enpresari.

-Katastroko datuei dagokienez, bakoitza bere eskumenetan ari dadin:

  • Katastroko ondasunak udalerriko zer kontzejutan dauden kokaturik, haiexei.

f) Fitxategi automatizatuaren segurtasun neurri oinarrizkoak.

Datu pertsonal automatizatuetan (fitxategi automatizatuak) eta informazio sistemetan sarbidea duten udal langileek araudi hau bete beharko dute:

1.-"Udal kudeaketa" izeneko fitxategi automatizatuan dauden datu guztiek sarbide babestua izanen dute, erabiltzailearendako eta legeak aldi bakoitzean erraten dutenendako izan ezik.

2.-Oinarrizko segurtasun maila bermaturik dago horietan sarbidea izateko pasahitza ezarririk.

3.-Datu automatizatuek zer xede eta erabilera dituzten, horrexeterako erabiltzea izanen da beraietan sarbidea duten langileen eginkizuna. Hona hemen datu horietan sartzen ahal diren langileen betebeharrak: neurri egokiak hartzea haien segurtasuna bermatzeko eta bertzelakotzea, galera edo baimendu gabeko sarbidea galarazteko; haiek altxatzea eta haien gaineko sekretu profesionala gordetzea, eta interesdunek fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko duten eskubidearen erabilera egokirako behar diren jarduketak egitea, eta horiez gain, legeak ezartzen dituenak.

4.-Fitxategi automatizatuen egitura gorago deskribatu dena da; horiek tratatzen dituzten informazio sistemen osagaiak dira "Udal kudeaketa" fitxategi automatizatua, eta datu pertsonalak biltegiratu eta tratatzeko erabiltzen diren programak eta ekipo informatikoak. Programa informatiko horien artean, programa hauek osatzen dute "Udal kudeaketa" fitxategi automatizatua: katastroaren kudeaketa, ibilgailuen zentsua, sarrera-irteeren erregistroa, JEZa, kontabilitatearen informazio sistema.

5.-Goiti-beheitiak jakinarazi eta kudeatzeko prozedurari horretaz ohartzen den pertsonak emanen dio hasiera, honako hauek erregistratuz eta horien gaztigu-orria eginez: goiti-beheitia zer motatakoa den, zer egun eta ordutan gertatu den, nork egiten duen horren jakinarazpena, haren ondorioak zein diren. Fitxategiaren arduradunari goiti-beheitia jakinaraziko zaio, gaztigu-orria eta guzti, behar den jarduketa egin dezan.

6.-Egunero, badaezpadako kopiak eginen dira, datuak berreskuratzeko eta ez galtzeko.

2.2. "Erroldaren kudeaketa":

a) Aurreikusitako xede eta erabilerak.

"Erroldaren kudeaketa" fitxategi automatizatuak xedea du udalerriko bizilagunen erregistroa (biztanleen errolda) eramatea, entitate honetako erroldatuei informazioa helaraztea, erroldaren kudeaketa eta estatitistika publikoaren eginkizuna.

b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

Udalerrian erroldaturiko biztanleak.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Interesdunek edo legezko ordezkariek emanda, bertzelako administrazioetatik, erregistro publikoetatik.

d) Fitxategiaren egitura eta datu motak.

Hona hemen erregistratzen diren datu pertsonalak:

-NAN/IFZ.

-Izen-deiturak.

-Bizitokia/helbidea.

-Sexua.

-Titulazio akademikoaren datuak.

-Jaiotze eguna eta tokia.

-Nazionalitatea.

e) Datuen lagapen aurreikusiak.

-Bakoitza bere eskumenetan ari dadin, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 16. artikuluan eta horren ondokoetan xedatutakoarekin bat:

  • Udalei.
  • Bertzelako Administrazio Publikoei.
  • Udalerriko kontzejuei, bizitokia bakoitzean duten erroldatuen gainean.
  • Estatistikaren Institutu Nazionalari.

f) Fitxategi automatizatuaren segurtasun neurri oinarrizkoak.

Datu pertsonal automatizatuetan (fitxategi automatizatuak) eta informazio sistemetan sarrera duten udal langileek araudi hau bete beharko dute:

1.-"Erroldaren kudeaketa" izeneko fitxategi automatizatuan dauden datu guztiek sarbide babestua izanen dute, erabiltzailearendako eta legeak aldi bakoitzean erraten dutenendako izan ezik.

2.-Oinarrizko segurtasun maila bermaturik dago horietan sarbidea izateko pasahitza ezarririk.

3.-Datu automatizatuek zer xede eta erabilera dituzten, horrexeterako erabiltzea izanen da beraietan sarbidea duten langileen eginkizuna. Hona hemen datu horietan sartzen ahal diren langileen betebeharrak: neurri egokiak hartzea haien segurtasuna bermatzeko eta bertzelakotzea, galera edo baimendu gabeko sarbidea galarazteko; haiek altxatzea eta haien gaineko sekretu profesionala gordetzea, eta interesdunek fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko duten eskubidearen erabilera egokirako behar diren jarduketak egitea, eta horiez gain, legeak ezartzen dituenak.

4.-Fitxategi automatizatuen egitura gorago deskribatu dena da; horiek tratatzen dituzten informazio sistemen osagaiak dira "Erroldaren kudeaketa" fitxategi automatizatua, eta datu pertsonalak biltegiratu eta tratatzeko erabiltzen diren programak eta ekipo informatikoak.

5.-Goiti-beheitiak jakinarazi eta kudeatzeko prozedurari horretaz ohartzen den pertsonak emanen dio hasiera, honako hauek erregistratuz eta horien gaztigu-orria eginez: goiti-beheitia zer motatakoa den, zer egun eta ordutan gertatu den, nork egiten duen horren jakinarazpena, haren ondorioak zein diren. Fitxategiaren arduradunari goiti-beheitia jakinaraziko zaio, gaztigu-orria eta guzti, behar den jarduketa egin dezan.

6.-Egunero, badaezpadako kopiak eginen dira, datuak berreskuratzeko eta ez galtzeko.

2.3. "Ezkondu gabeko bikote egonkorren kudeaketa":

a) Aurreikusitako xede eta erabilerak.

"Ezkondu gabeko bikote egonkorren kudeaketa" fitxategi automatizatuak xedea du eramatea udalerriko izatezko bikoteen erregistroa, alegia, ezkondu gabe egonik elkarbizitza zibila dutenena, baita izatezko bikoteak direla frogatzea, eta estatistika hornitzea.

b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

Erregistro honetan inskribatu nahian Herriko Etxera jotzen duten bikoteak; gutienez horietariko batek udalerrian erroldaturik egon behar du.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Interesdunek berek emanda.

d) Fitxategiaren egitura eta datu motak.

Hona hemen erregistratzen diren datu pertsonalak:

-NANa.

-Izen-deiturak.

-Bizitokia/helbidea.

-Jaiotzaren datuak.

-Familiaren datuak.

-Egoera zibila.

e) Datuen lagapen aurreikusiak.

Bikote egonkorrendako berdintasun juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legean aurreikusten direnak.

f) Fitxategi automatizatuaren segurtasun neurri oinarrizkoak.

Datu pertsonal automatizatuetan (fitxategi automatizatuak) eta informazio sistemetan sarrera duten udal langileek araudi hau bete beharko dute:

1.-"Bikote egonkorren kudeaketa" izeneko fitxategi automatizatuan dauden datu guztiek sarbide babestua izanen dute, erabiltzailearendako eta legeak aldi bakoitzean erraten dutenendako izan ezik.

2.-Oinarrizko segurtasun maila bermaturik dago horietan sarbidea izateko pasahitza ezarririk.

3.-Datu automatizatuek zer xede eta erabilera dituzten, horrexeterako erabiltzea izanen da beraietan sarbidea duten langileen eginkizuna. Hona hemen datu horietan sartzen ahal diren langileen betebeharrak: neurri egokiak hartzea haien segurtasuna bermatzeko eta bertzelakotzea, galera edo baimendu gabeko sarbidea galarazteko; haiek altxatzea eta haien gaineko sekretu profesionala gordetzea, eta interesdunek fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko duten eskubidearen erabilera egokirako behar diren jarduketak egitea, eta horiez gain, legeak ezartzen dituenak.

4.-Fitxategi automatizatuen egitura gorago deskribatu dena da; horiek tratatzen dituzten informazio sistemen osagaiak dira "Bikote egonkorren kudeaketa" fitxategi automatizatua, eta datu pertsonalak biltegiratu eta tratatzeko erabiltzen diren programak eta ekipo informatikoak.

5.-Goiti-beheitiak jakinarazi eta kudeatzeko prozedurari horretaz ohartzen den pertsonak emanen dio hasiera, honako hauek erregistratuz eta horien gaztigu-orria eginez: goiti-beheitia zer motatakoa den, zer egun eta ordutan gertatu den, nork egiten duen horren jakinarazpena, haren ondorioak zein diren. Fitxategiaren arduradunari goiti-beheitia jakinaraziko zaio, gaztigu-orria eta guzti, behar den jarduketa egin dezan.

6.-Egunero, badaezpadako kopiak eginen dira, datuak berreskuratzeko eta ez galtzeko.

2.4. "Animalien kudeaketa":

a) Aurreikusitako xede eta erabilerak.

"Animalien kudeaketa" fitxategi automatizatuak xedea du izen ematea, erregistroa eta kontrola eramatea, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko.

b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

Animalien jabeak.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Interesdunek berek emanda.

d) Fitxategiaren egitura eta datu motak.

Hona hemen erregistratzen diren datu pertsonalak:

-NANa.

-Izen-deiturak.

-Bizitokia/helbidea.

-Jaiotzaren datuak.

-Telefonoa.

-Osasuna (txosten psikologikoa).

e) Datuen lagapen aurreikusiak.

Ez dago aurreikusia daturik lagatzea.

f) Fitxategi automatizatuaren segurtasun neurri oinarrizkoak.

Datu pertsonal automatizatuetan (fitxategi automatizatuak) eta informazio sistemetan sarrera duten udal langileek araudi hau bete beharko dute:

1.-"Animalien kudeaketa" izeneko fitxategi automatizatuan dauden datu guztiek sarbide babestua izanen dute, erabiltzailearendako eta legeak aldi bakoitzean erraten dutenendako izan ezik.

2.-Oinarrizko segurtasun maila bermaturik dago horietan sarbidea izateko pasahitza ezarririk.

3.-Datu automatizatuek zer xede eta erabilera dituzten, horrexeterako erabiltzea izanen da beraietan sarbidea duten langileen eginkizuna. Hona hemen datu horietan sartzen ahal diren langileen betebeharrak: neurri egokiak hartzea haien segurtasuna bermatzeko eta bertzelakotzea, galera edo baimendu gabeko sarbidea galarazteko; haiek altxatzea eta haien gaineko sekretu profesionala gordetzea, eta interesdunek fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko duten eskubidearen erabilera egokirako behar diren jarduketak egitea, eta horiez gain, legeak ezartzen dituenak.

4.-Fitxategi automatizatuen egitura gorago deskribatu dena da; horiek tratatzen dituzten informazio sistemen osagaiak dira "Animalien kudeaketa" fitxategi automatizatua, eta datu pertsonalak biltegiratu eta tratatzeko erabiltzen diren programak eta ekipo informatikoak.

5.-Goiti-beheitiak jakinarazi eta kudeatzeko prozedurari horretaz ohartzen den pertsonak emanen dio hasiera, honako hauek erregistratuz eta horien gaztigu-orria eginez: goiti-beheitia zer motatakoa den, zer egun eta ordutan gertatu den, nork egiten duen horren jakinarazpena, haren ondorioak zein diren. Fitxategiaren arduradunari goiti-beheitia jakinaraziko zaio, gaztigu-orria eta guzti, behar den jarduketa egin dezan.

6.-Egunero, badaezpadako kopiak eginen dira, datuak berreskuratzeko eta ez galtzeko.

Hirugarrena.-Udal honen fitxategietako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dituzte erabiliko baimena duten langileek.

Laugarrena.-Fitxategi automatizatuen gaineko erantzukizuna, beroriek kudeatzen eta gordetzen dituzten administrazioko langileenba da, Alkatearen agindupean. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Udaleko Alkatetzaren aitzinean erabil daitezke, Eguesoko San Martin karrikako 26an.

Borzgarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Datu pertsonalak babesteari buruz indarra duen abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20.1 artikuluan aipatzen diren ondorioak izan ditzan.

Seigarrena.-Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, espedientea Datuak Babesteko Agentziaren Datuak Babesteko Erregistro Orokorrera igortzea, fitxategia inskriba dadin, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Zazpigarrena.-Ebazpen hau irmoa da administrazio bidean, eta haren kontra errekurtso hauetariko edozein aurkez daiteke, jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Eguesibarko Udaleko Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Eguesen, 2010eko uztailaren 13an.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L1012565