107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Cascanteko AR-1 banaketa eremuko 2. sektoreko
birzatiketa proiektua, bizitegitarako lurzoru urbanizagarrian.
Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2010eko abuztuaren 11ko Alkatetzaren ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehendabizikoa.-Hasiera batean onestea Cascanteko bizitegitarako hiri lurzoruaren 1. banaketa eremuko 2. sektoreko birzatiketa proiektua, Konpentsazio Batzordeak sustatua.

Bigarrena.-Proiektua jendaurrean jartzea hogei egunean, alegazioak aurkez daitezen, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udaletxeko iragarkian eta Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratuta.

Hirugarrena.-Orobat, banan-banan jakinaraziko zaie ukitutako jabeei, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean proiektua aztertu eta egokia iruditzen zaiena alega dezaten Administrazio honetan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2010eko abuztuaren 11n.-Alkate udalburua, Antonio Irujo Redrado.

Iragarkiaren kodea: L1013650