107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

3/2010 aldaketa 2010era luzatutako aurrekontuan.
Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2010eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 21ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

KREDITU GEHIKUNTZAK.

1 4322 12000.-Obra zerbitzuko ordainsariak: 6.300,00 euro.

1 4321 12000.-Lorategi zerbitzuko ordainsariak: 882,00 euro.

1 4220 12000.-Ikastetxe publikoko ordainsariak: 2.345,00 euro.

KREDITU GERAKINA SARTZEA.

1 4320 60101.-Aurrekontu parte-hartzailea: 300.000,00 euro.

1 1210 62200.-Herrriko Etxe berriko obrak: 158.000,00 euro.

1 1210 62500.-Herrriko Etxe berriko ekipamendua: 33.393,13 euro.

1 4320 60105.-Done Eztebe plazako urbanizazioa: 113.000,00 euro.

1 4320 60106.-Bidegorria: 152.630 euro.

1 4320 60100.-Alde zahar. urbanizazioa: 14.964,00 euro.

1 4320 60108.-Naturako ikasgela: 50.500,00 euro.

1 4322 62200.-Nabeko obrak: 2.900,00 euro.

KREDITU BEREZIAK.

1 4210 22610.-"Komunitatean hazi" proiektua (Haur Hezkuntza): 15.200 euro.

Aldaketak, guztira, 850.144,60 euro.

FINANTZABIDEA.

1 42002.-Hezkuntza Ministerioa: 15.200,00 euro.

1 871.-Baliabide lotuen gerakina: 825.387,60 euro.

1 870.-Baliabide orokorren gerakina: 9.557,00 euro.

Finantzabidea, guztira: 850.144,60 euro.

Berriozarren, 2010eko ekainaren 8an.-Alkate udalburua, Xabier Lasa Gorráiz.

Iragarkiaren kodea: L1013653