107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa Berriobeitiko kirol instalazioak
arautzen dituen udal ordenantzan.
Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2010eko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa egitea Berriobeitiko kirol instalazioen barne araubidearen erregelamendua arautzen duen udal ordenantzan (2010eko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 25ean).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betikoz onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

ORDENANTZA

a) 300 abonamendu gehiago egitea igerilekuetarako.

b) Horietako 150ek izanen dute gimnasiora sartzeko eskubidea, besterik ez.

c) Beste matrikula bat eta dagokion abonamendua egin beharko dira.

d) Aldagela-eremua handiagoa izanen da.

e) Hiru hilean behin kobratuko da, aldez aurretik ordainduta handitzerako.

f) Udaren ondoren aztertuko da ordutegi bereziko abonamendua, prezio askotarikoa.

g) Bere horretan utzi dira iazko gainerako baldintzak eta Gesportek proposatutakoak.

Berriobeitin, 2010eko abuztuaren 18an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1013790