107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Jarduerarako lizentzia. Baimena

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2010eko abuztuaren 11. Eskatzailea: Fraile Igal, Carlos eta José. Jarduera: eraikuntzako materialen biltegia eta bulegoak. Tokia: Berriainz industrialdea, 165. nabea, Aitzoain.

Berriobeitin, 2010eko abuztuaren 11n.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1013678