107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Ordenantza, Barasoaingo Udalean desgaitasunak dituzten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

Udalak, 2010eko maiatzaren 12ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi ondotik eta iraganik 30 eguneko epea herritarrek eta interesdunek alegazioak aurkeztuko, horixe agintzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak, bidezko da behin betiko onestea, eta hala erabaki da, aho batez erabaki ere.

Zioen azalpena

1. artikulua. Ordenantza honen xedea da desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak emateko arauak ezartzea, Europako Kontseiluak 1998ko ekainaren 4an egin zuen 98/376/CE Gomendioarekin bat, desgaitasuna duten pertsonek ibilgailua aparkatu ahal dezaten, ondotik joan-etorri handirik egin behar izan gabe.

Eskuratzeko baldintzak

2. artikulua. Aparkatzeko txartela eskuratzeko, beharrezkoa da baldintza hauek betetzea:

Baliaezintasun iraunkorra duten gidariak:

1.-Elbarri interesdunak indarra duen gidabaimenaren jabe izan beharko du.

2.-Mugikortasuna urritzen dion elbarritasuna izatea; xehetasun hauek frogatu beharko ditu:

a) %33ko edo gehiagoko elbarritasunak jota egotearen ziurtagiria.

b) Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak emandako osasun agiria, elbarritasunak modu larrian eragiten diola frogatzen duena, honetarako:

-Ibiltzeko, zangoetako edo gerri pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta, makulua, eskumakilak, protesiak edo ortesiak erabiltzera behartuz.

-Ehun metroko tartean gelditu gabe ibiltzeko, gaitz organiko edo funtzionalek eraginda.

-Aulki gurpilduna behar izatea bere joan-etorrietarako.

Aparkatzeko maniobrak egiteko, zango-besoetako edo gerri pelbikoko eta/edo sorbalda-gerrikoko gaitz muskuloeskeletikoa dela-eta.

Behin betiko baliaezintasuna dutenen ahaide bizikideak edo zaindariak:

1.-Zaintzaileak edo ahaide bizikideak indarra duen gidabaimena eduki beharko du.

2.-Eskatzailearen dokumentazioa, elbarriarekin duen familia lotura frogatzen duena, edo hura zaintzen duela erakusten duena; baita harekin bizi dela ere.

3.-Zaindutako ahaideak mugikortasuna urritzen dion elbarritasuna izatea; hori dela eta, honako hauek egiaztatu beharko dira:

a) %33ko baino gehiagoko elbarritasunak jota egotearen ziurtagiria.

b) Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak emandako osasun agiria, elbarritasunak modu larrian eragiten diola frogatzen duena, honetarako:

-Ibiltzeko, zangoetako edo gerri pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta, makulua, eskumakilak, protesiak edo ortesiak erabiltzera behartuz.

-Ehun metroko tartean gelditu gabe ibiltzeko, gaitz organiko edo funtzionalek eraginda.

-Aulki gurpilduna behar izatea bere joan-etorrietarako.

Aparkatzeko maniobrak egiteko, zango-besoetako edo gerri pelbikoko eta/edo sorbalda-gerrikoko gaitz muskuloeskeletikoa dela-eta.

Eskabideen aurkezpena

3. artikulua. Txartelak eskuratzeko eskabideak Barasoaingo Udalaren Idazkaritzako bulegoetan aurkeztuko dira, honako agiri hauekin batean:

-Eskabidea, bertan adierazita minusbaliatuaren izenean den edota haren familiako batenean.

-NANaren fotokopia.

-Gidabaimenaren fotokopia.

-Zirkulazio baimenaren fotokopia.

-2. artikuluan zehazten diren ziurtagiriak.

-Bi argazki, koloretakoak eta karnet tamainakoak.

4. artikulua. Aurreko dokumentazio azterturik, eta beharkizun guztiak betetzen badira, desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartela emanen da, baliotasuna izanik minusbaliotasun mailaren ziurtagirian jarriko den eguna arte edo baliotasunaren muga eguna jartzen ez den kasuetan, berritu egin daiteke eman zenetik 5 urte iragandakoan.

Txartelaren baliotasuna iraungi aitzin, onuradunek eskatu beharko dute haren berritzea, eta bertan adieraziko izan ote den aldaketarik hura emateko arrazoietan edota elementuren bat aldatu bada, betiere horrelakoak frogatuta.

Arau-hausteak eta zehapenak

5. artikulua. Txartela eskuratzeko aurkezten diren datuak, ziurtagiriak edota desgaitasuna duten pertsonendako txartela lortzeko baldintzaren bat faltsutzea arau-hauste administratiboa da, baita hura eskuratzea galaraziko luketen datuak ezkutatzea ere.

Era berean, arau-haustetzat hartuko da hirugarrenek txartel horiek erabiltzea, horrelakorik lortzeko baldintzak betetzen ez badituzte.

Faltsutzea egin dutenak eta txartela eskatzen dutenak izanen dira arau-hauste horien erantzuleak.

6. artikulua. Arau-hausteei dagokien zehapen espedientea irekiko zaie eta hori tramitatuko da zehapen ahalmena arautzen duen Erregelamenduaren arabera.

Ezarriko den zehapena desgaitasuna dutenei txartel hori kentzea izanen da.

7. artikulua. Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Barasoainen, 2010eko uztailaren 26an.-Alkatea, Carlos Izuriaga Eslava.

Iragarkiaren kodea: L1012657