107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Alkateordeak kargutik kentze eta izendatzea

Barañaingo Udaleko alkate udalburuak, 2010eko uztailaren 26an, ondotik osorik argitaratzen den ebazpena eman zuen:

Barañaingo Udaleko udalburuaren 901/2010 ebazpena, uztailaren 26koa, Alkatetzaren 220/2008 ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez Barañaingo Udaleko alkateordeak izendatu ziren.

José Antonio Mendive Rodríguez Barañaingo Udaleko alkate udalburuak,

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23. artikuluko zehaztapenek eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluak xedatzen dutela alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren araberako lehentasunez, eta alkateak askatasun osoz izendatu eta kenduko dituela alkateordeak, Tokiko Gobernu Batzarreko kideen artean aukeratuz.

Kontuan hartuta, Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduko 46.1 artikuluaren amaieraren arabera, alkateordeak izendatu eta kargutik kenduko direla alkatearen ebazpenaren bidez, Osoko Bilkurari horren berri emanda, lehen saioan eman ere; gainera, izendatuei banan-banan jakinarazi behar zaie eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu. Erregelamendu horretako 52.4 artikuluak, Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena dela-eta, formalitate horiek egiteko agindu du,

Ikusirik, Alkatetzak apirilaren 29an eman 219/2008 ebazpena, Barañaingo Udalaren Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatu zituena, eta 220/2008 ebazpena, alkateordeak izendatu zituena.

Izanik, martxoaren 29ko 334/2010 ebazpenaren bidez eta uztailaren 26ko 900/2010 ebazpenaren bidez aldatu egin zela Tokiko Gobernu Batzarraren osaera, Martín Orbara Ibáñez eta Reyes Pérez Oscoz Batzordeko kide kargutik kendu baitziren.

Ikusirik azaldu diren determinazioak eta Alkatetza honi legez ematen zaizkion eskumenak erabiliz,

Ebatzi dut:

Lehena.-Barañaingo Udaleko alkateorde kargutik kentzea Martín Orbara Ibáñez eta Reyes Pérez Oscoz, ez direlako Tokiko Gobernu Batzordeko kide.

Bigarrena .-5. alkateorde izendatzea Pablo Arcelus Cavallero Tokiko Gobernu Batzordeko kidea, Alkatetzak apirilaren 26an eman 418/2010 Alkatetzaren bidez izendatu baitzen.

Hirugarrena.-Xedatzea Barañaingo Udaleko alkateordeen eta Tokiko Gobernu Batzordeko kideen izendapenak, apirilaren 29an emaniko 220/2008 Ebapenaren bidez egin baitzen, bere horretan dirauela Tokiko Gobernu Batzordearen gainerako kideei dagokienez; hortaz, aipatu izendapena ondotik heldu den ordenan gelditu dira:

-Oscar Goñi Pérez, lehen alkateordea.

-María Lecumberri Bonilla, bigarren alkateordea.

-Jose Luis Ruiz Martínez, hirugarren alkateordea.

-Purificación Ciriza Echarri, laugarren alkateordea.

-Pablo Gómez Villuendas, bosgarren alkateordea.

-Pablo Arcelus Cavallero, seigarren alkateordea.

Laugarrena.-Izendatuei jakinaraztea ezen, alkatea ordezkatu behar denean, kanpoan edo gaixo dagoelako, haren eginkizunak hartzen dituen alkateordeak ezin izanen dituela baliogabetu alkatetza honek Toki Entitatearen Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduko 43. artikuluari jarraikiz emandako eskuordetzak.

Bosgarrena.-Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduko 46.1 artikuluari jarraikiz, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta izendatuei banan-banan jakinaraztea. Izendapen hauek ebazpen honen datatik aitzina hartuko dute indarra.

Seigarrena.-Osoko Bilkurari ebazpen honen berri emanen zaio organo kolegiatu horren hurrengo bilkuran.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2010eko uztailaren 27an.-Alkatea, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1012764