107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Tokiko Gobernu Batzarraren osaeraren aldaketa

Barañaingo Udaleko alkate udalburuak, 2010eko uztailaren 26an, ondotik osorik argitaratzen den ebazpena eman zuen:

Barañaingo Udaleko alkate udalburuaren 900/2010 ebazpena, uztailaren 26koa, Reyes Pérez Oscoz Tokiko Gobernu Batzarreko kidea kargutik kentzen duena eta Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarraren osaera aldatzen duena.

José Antonio Mendive Rodríguez Barañaingo Udaleko alkate udalburuak,

Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.1 artikuluak honakoa ezartzen duelza, "Tokiko Gobernu Batzarra osatuko dute alkateak eta zinegotzien legezko kopuruaren herenak, gehienez ere. Alkateak askatasun osoz izendatu eta kenduko ditu zinegotzi horiek eta horren berri emanen Osoko Bilkurari".

Horren ondorioz, aipatutako agindua betez, Alkatetza honek 2008ko apirilaren 29an Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatu zituen, Alkatetzaren apirilaren 29ko 219/2008 Ebazpenaren bidez eta haren osaera ere aldatu zuela ondotik Alkatetzak martxoaren 29an eman 334/2010 Ebazpenaren bidez.

Kontuan izanik, aipatutako lege testuaren 52. artikuluaren hirugarren idatz-zatian dauden xedapenen indarraz, alkateak edozein momentutan eta libreki kentzen ahal dituela kargutik Tokiko Gobernu Batzarreko kideak.

Horrenbestez, eta ikusirik, besteak beste, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 41.3, 46 eta 52. artikuluek ezarritako aginduak.

Ebatzi dut:

Lehena.-Reyes Pérez Oscoz zinegotzia Tokiko Gobernu Batzarreko kide kargutik kentzea, ebazpen honen egunetik aitzina ondorioak izanik.

Bigarrena.-Barañaingo Udalaren Tokiko Gobernu Batzarra, gaurko egunetik aitzina, Alkatetza honek eta honako zinegotzi hauek osatuko dute:

-Oscar Goñi Pérez.

-María Lecumberri Bonilla.

-José Luis Ruiz Martínez.

-Purificación Ciriza Echarri.

-Pablo Gómez Villuendas.

-Pablo Arcelus Cavallero.

Hirugarrena.-Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, kargutik kentzea dakarren ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, ebazpenak sinatu eta hurrengo egunean indarra hartzea ezertan ukatu gabe.

Laugarrena.-Ebazpen hau Reyes Pérez Oscozi jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2010eko uztailaren 27an.-Alkatea, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1012763