107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2135/2010 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako 58 lanpostu oposizio bidez betetzeko prozeduran bi izangai izendatzen dituena. Lanpostu horietarik 7 lan araubidekoak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ekainaren 11ko 1959/2007 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako 58 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Lanpostu horietarik 7 lan araubidekoak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko.

Deialdia 2007ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 2an.

Urtarrilaren 14ko 99/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 30ean), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi eta deialdiaren 1.2 oinarrian atzemandako akatsa zuzendu zen.

Otsailaren 18ko 560/2008 Ebazpenaren bitartez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen (2008ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 12an).

Hautaprobak amaiturik, epaimahaiak proposamena egin zuen deitutako lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko.

Izendapenaren hasierako proposamena argitaratu ondoren, maiatzaren 14ko 1377/2009 Ebazpenaren bidez, 51 izangai izendatu ziren, beste 7 kontratatzea bidezkoa zela xedatu zen eta lanpostuak esleitu zitzaizkien.

Lanpostu horietatik 7 ez ziren bete, lanpostua eskuratu zutenek lanpostuaren jabetza hartu ez zutelako edo kontratua sinatu ez zutelako edo eszedentzia onartu zitzaielako lanpostuaren jabetza hartzearen egunetik aurrerako ondorioekin, beste administrazio publiko batean lanean ari baitziren.

Hortaz, izendapen proposamen osagarria eginik, aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta deialdian ezarritako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, dokumentazioa 6 izangaik besterik ez baitzuten aurkeztu, urriaren 26ko 2975/2009 Ebazpenaren bidez, 5 izangai izendatu ziren, beste bat kontratatzea bidezkoa zela xedatu zen eta lanpostuak esleitu zitzaizkien.

Horretaz gainera, aurreko atalean aipatutako ebazpenaren bidez izendatutako izangaietako bati eszedentzia eman zitzaion lanpostuaren jabetza hartu zuen egun beretik, une horretan beste administrazio publiko batean ari baitzen lanean.

Beste izendapen proposamen osagarri bat argitaratu zen, bete gabe geratu ziren 2 lanpostu betetzeko.

Aurkeztutako agiriak aztertuta eta deialdiko baldintzak betetzen direla egiaztatuta, otsailaren 8ko 387/2010 Ebazpenaren bidez, proposatutako 2 izangaiak izendatu ziren.

Horietako bat ez zen lanpostuaz jabetu epe barruan, eta besteari eszedentzia eman zitzaion jabetza hartu zuen egunetik beretik, beste administrazio publiko batean ari zelako.

Horregatik argitaratu zen txanda irekian gainditutako izangaien zerrendan hurrengo biak zirenen izendapen proposamen osagarria: María Inmaculada García Jimeno andrea eta Fernando Calvera Andreu jauna.

Aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatuta eta María Inmaculada García Jimeno andreak lanpostu hutsa hautatuta, bidezkoa da izendapena egin eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. María Inmaculada García Jimeno andrea eta Fernando Calvera Andreu jauna, biak txandak irekikoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatzea, zerbitzu orokorretako lanpostuetan aritzeko.

Lanpostuaz jabetu ondoren, izendatutako izangaiek Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioen arloan indarra duten xedapenetan ezartzen diren eskubide eta betebehar guztiak izanen dituzte.

Lanpostuek E mailako edo taldeko ordainsariak izanen dituzte, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsariei buruzko behin-behineko Erregelamenduan eta aipatu lan hitzarmen kolektiboan xedatutakoaren arabera.

Izendatutako izangaiak, hala badagokio, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatuko dira eta bertan alta emanen zaie.

Lanaldia zerbitzuaren beharren araberakoa izanen da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

2. Lanpostu hauek esleitzea:

María Inmaculada García Jimeno andreari 3173 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Nafarroako Mendekotasun Agentziako "El Vergel" zahar etxeari (Iruña) atxikia.

Fernando Calvera Andreu jaunari 2976 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Nafarroako Mendekotasun Agentziako "Niño Jesús" haurtzaindegiari (Corella) atxikia.

3. Adieraztea, halaber, izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña), izendapena jakinarazten denetik aurrera. Aipatu epean eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat ez baldin bada lanpostuaz jabetzen, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eta zerbitzu orokorren lanpostuetan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Mendekotasun Agentziako Kudeaketaren eta Giza Baliabideen Zuzendaritzaordetzari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Gizarte Prestazioen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan. Interesdunei adierazten zaie gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2010eko abuztuaren 9an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia kanpoan denez (444/2007 Foru Agindua, urriaren 4koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Sola Ibarra.

Iragarkiaren kodea: F1014006