107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AITZOAIN

2/2010 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Aitzoaingo Kontzejuko Batzarrak, 2010eko uztailaren 5ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2. aldaketa Kontzejuaren 2010eko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aitzoainen, 2010eko abuztuaren 13an.-Kontzejuko burua, Teresa Sanz Arroyo.

Iragarkiaren kodea: L1013725