107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Egiturazko aldaketa puntualaren espedientea,
Oibarko Udal Planeko 8. poligonoko 565, 565 eta 566. lurzatietan, hiri lurzoruaren kategoria aldatzeko. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2010eko uztailaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea egiturazko aldaketa puntuala, Oibarko Katastroko 8. poligonoko 564, 565 eta 566. lurzatietan, hiri lurzoruaren kategoria aldatzeko, Mateo Arbeloa Remónek sustatu duena. Xedea du ingurumen balioagatik gorde beharreko hiri lurzoru urbanizaezinaren egun duen kategoria kentzea, eta horren ordez nekazaritzarako erabilerarako gorde beharreko balio ertaineko hiri lurzoru urbanizaezin bilakatzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 2ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea hilabetean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, behin-behineko onespena eman baino lehen eta hasiera batean onetsitako aldaketa Etxebizitza Lurraldearen Antolamendu Departamentuari igortzea, txostena eman dezan, hala badagokio, behin-behineko onespena baino lehen.

Oibarren, 2010eko abuztuaren 25ean.-Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L1014299