107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

36/2010 FORU AGINDUA, maiatzaren 18koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, María Josefa Vidal De Grado andrea Ustiapen Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren 2. idatz-zatian ezartzen du atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoek langileen arloan dituzten eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. María Josefa Vidal De Grado andrea, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Ustiapen Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau igortzea interesdunari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 18an.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

Iragarkiaren kodea: F1013152