107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako lan-terapeuten lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

M.ª del Pilar Durán Carrillo andreak, "Colegio de Terapeutas Ocupacionales de Navarra-Nafarroako Lan Terapeuten Elkargoa (COTONA-NALTE)" ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, lehen aipatutako deialdia onesteko, maiatzaren 11n emandako 973/2010 Ebazpenaren aurka. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen solairuan.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduan aurkez daitezke.

Iruñean, 2010eko abuztuaren 9an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F1013397