107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktua. Gora jotzeko errekurtsoa zeladoreen oposizio-lehiaketaren aurka.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako zeladoreen lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Iragarkia:

Lain Nagore Ubeda jaunak, M.ª Ángeles Zamora Alcalde andreak eta Andrés Fernández Salinas jaunak gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako deialdi horren oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan daude interesdunen eskura, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen solairuan.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduan aurkez daitezke.

Iruñean, 2010eko uztailaren 26an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F1012740