1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktua. Gora jotzeko errekurtsoa OOLTko, LZAko eta LZBko medikuen oposizio-lehiaketaren aurka.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako OOLTko, LZAko eta LZBko medikuen lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Iragarkia:
Carlos Marco Landa jaunak eta María Ruiz Monge andreak gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako deialdi horren behin betiko emaitzen aurka. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.
Aurkeztutako errekurtsoen kopiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan daude interesdunen eskura, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen solairuan.
Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduan aurkez daitezke.
Iruñean, 2010eko uztailaren 26an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: F1012734