107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

475/2010 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Altsasuko mendebaldeko hondakin urak Altsasu-Urdiaingo HUArekin lotzeko proiektua" behin betiko onesten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren apirilaren 28ko 271/2010 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, bai proiektua bai ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Aipatu epean alegazio bakarra jaso da. Hona hemen alegazioa eta erantzuna:

1. M.ª Ángeles Sánchez Goicoechea andreak, Altsasuko 4. poligonoko 880. lurzatiko ALT-08 finkaren jabeak, honako hau adierazi du:

Kolektorea bere lurzatitik pasatzearen eta lurzatian aldi baterako edozein ukipen edo zortasun sortzearen aurka dago, uste baitu leku egokiagoak daudela hodia igarotzeko.

Alegazioari erantzuteko, adierazi da proiektua zehazterakoan kontuan hartu direla egindako azterketa topografikoak, ibaia eta ibaibazterrak ahalik eta gutxien ukitzeko.

Horretaz gainera, proiektu horren kostu ekonomikoa ere hartu da aintzat.

Beste alde batetik, alegatzaileak ez du eman proiektuko lanak haren finka ukitu gabe egitea justifikatzen duen arrazoirik.

Horregatik, hori guztia kontuan hartuta, irtenbiderik egokiena proiektuan aurreikusitakoa dela uste da.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Altsasuko mendebaldeko hondakin urak Altsasu-Urdiaingo HUArekin lotzeko proiektua" behin betiko onestea eta aurkeztutako alegazioa ebazpen honen azalpen zatian adierazi bezala ebaztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Altsasuko Udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Altsasuko Udalari eta alegatzaileari jakinaraztea, eta adieraztea admistrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2010eko uztailaren 29an.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Pedro Blas Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: F1013033