107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1861/2010 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, "Ekintzailearen beka" programaren bekak emateko deialdia onetsi eta dagokion gastua baimentzen duena.

Enpresako zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 1754/2010 Ebazpenaren bidez "Ekintzailearen beka" programaren bekak emateko oinarri arautzaileak onetsi ziren (2010eko 88. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 21ekoa).

Ebazpen horretan ezartzen da oinarri arautzaileak eraginkorrak izateko beharrezkoa izanen dela Enpresa Zuzendaritza Nagusiak deialdia onetsi eta dagokion gastua baimentzeko ebazpena ematea.

Nafarroako Gobernuak 2010eko uztailaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, Enpresako zuzendari nagusiari baimena eman zaio 2010. eta 2011. urteetarako 800.000 euroko urte anitzeko gastu konpromisoa hartzeko, "Ekintzailearen beka" programa tramitatzeko.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Ekintzailearen beka" programaren deialdia onestea, eta ondoko gastuak baimentzea, haren ondoriozko konpromisoei aurre egiteko:

-2010. urterako, 420.000 euro, 2010. urteko gastuen aurrekontuko honako kontu-sail hauen kargura:

  • Kontu-saila: 830001-81120-4709-422202 "Krisiaren aurkako neurriak-16. Ekintzailearen beka programa" (R.C.S.A.: 2749), 180.000 euro.
  • Kontu-saila: 830001-81120-4400-422203 "Krisiaren aurkako neurriak-16. Transferentzia CEINSAri, Ekintzailearen beka programarako", 240.000 euro.

-2011. urterako, 380.000 euro, 2011. urtean 2010. urteko gastuen aurrekontuetako kontu-sailen baliokide diren kontu-sailen kargura:

  • Kontu-saila: 830001-81120-4709-422202 "Krisiaren aurkako neurriak-16. Ekintzailearen beka programa" (R.C.S.A.: 2749), 360.000 euro.
  • Kontu-saila: 830001-81120-4400-422203 "Krisiaren aurkako neurriak-16. Transferentzia CEINSAri, Ekintzailearen beka programarako", 20.000 euro.

Kontu-sail horietan diru erabilgarririk badago, deialdira bideratutako diru-zenbatekoa handitzen ahalko da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke haren aurka, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2010eko uztailaren 28an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1013185