107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

55/2010 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludun (estatistikari) izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 15eko 129/2010 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludun (estatistikari) izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2010eko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ean.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 103/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 14koa) esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludun (estatistikari) izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean ageri da.

Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

2. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko abuztuaren 20an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

-Txanda irekia:

Onartuak:

ANTUÑANO UNANUA, LEYRE

BARBARIN GÓMEZ, ISABEL

BARBERO IBÁÑEZ, AMAIA

DELFRADE OSINAGA, JOSU

DOMINGO BARRERO, JESÚS

EGUÍLLOR CABRERIZO, EDUARDO

ERDOZÁIN SALÓN, SERGIO

ESPARZA OTAZU, FRANCISCO JAVIER

ESTÉVEZ ABEYTUA, SILVIA

FERNÁNDEZ GALLEGO, SARA

GALDEANO PUERTO, MIGUEL ÁNGEL

GARJÓN ARAUJO, ÍÑIGO

GORRI IZURIAGA, SANTIAGO

IMAZ BIENABE, PABLO

IRIARTE GARCÍA, ALBERTO

IRIBARREN GARCÍA, ÍÑIGO

JIMÉNEZ AZPARREN, JAVIER

LALINDE GARCÍA, JOSÉ LUIS

LANZ ZAMARRÓN, EDURNE

MANZANO HERNÁNDEZ, PEDRO LUIS

MARTÍNEZ HERNANDO, LIDIA

MENDI AGUSTIN, JESÚS

PÉREZ VICENTE, AMAIA

PINAR IZQUIERDO, VERÓNICA

PUERTA GOICOECHEA, AITOR

ROMERO BENITO, FERNANDO

SÁNCHEZ PALAZUELOS, RUTH

SANJURJO SAN MARTÍN, ELENA LUISA

SENOSIÁIN ORENSE, ESTHER

TORONDEL LÓPEZ, ELVIRA

URMENETA VARONA, IDOIA

Baztertuak:

Tasa ordaindu duela ez frogatzeagatik:

DE MIGUEL ÁLVAREZ, MARÍA

Iragarkiaren kodea: F1013967