107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 1404-2010-A jabari-espedientea

Sagrario Artieda Sotok, Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 1404-2010-A jabari-espedientearen prozedura bideratzen ari da. María Vicenta Indacoechea Zugarramurdik sustatu du, Javier Araiz Rodríguez prokuradoreak ordezkatuta, finka hauen segidako traktua berriro hasteko, etenda baitago:

"Borda Ambrosiarena izeneko baserria, herritik kanpo, lehenengo kuartela, Azpedeco-Igurquiloca izeneko alderdia, hamabosgarren zenbakia; solairu bat eta ganbara ditu; hamalau metro eta berrogei zentimetroko luzera eta hamar metro eta hirurogei zentimetroko latitudea, guztira ehun eta berrogeita hamabi metro karratuko orubea, eta baserriari atxikita, barruti biribil berberaren azpian, onibar itxia, honako hauek osatua: ogi-lurra, Lurberri izenekoa, beste larre bat, Ituduloco-Celaya izenekoa, landu gabe eta hori ere itxita dagoen saila, lehen larreari atxikia, eta azkenik eremu irekia den lurzorua, zati batean hainbat espezietako zuhaitzak dituena, hori guztia baserriaren ondoan. Baserriak eta bakar gisa hartutako finka horiek honako mugakide hauek dituzte: ekialde eta hegoaldean eremu irekia den lurzorua Echenique etxekoa, eta beste borda bat, Juanchenearena, eremu irekia den lurzorua eta larre itxia, Borda Idaldearena, Antonio Vergararen ogi-lurra, beste bat Batallaneakoa, beste bat Martinanearen Bordakoa eta beste bat Britagoneakoa eta Escoleneako larrea; mendebaldean eremu irekia den lurzorua, Juandeneneakoa, beste bat Escriborenakoa, beste Oguineneakoa eta beste bat Perureneakoa, eta iparraldean Escoloneae etxeko beste bat, landu gabea, Alcollenea Bordakoa. Aipatu den Echeondoa onibarrak berrogeita zazpi peonada eta estatu bateko azalera du, hau da, hogeita hamar peonada eta hamalau estatu ogi-lurrekoak, eta hamasei peonada eta laurogeita zazpi estatu larrekoak; Lurberri izeneko ogi-lurrak zortzi peonada, Iturchuluco -Celaya izeneko larreak lau peonada eta hirurogei estatu, hari atxikitako landu gabeko lurrak berrogeita bi peonada, eta eremu irekia den lurzoruak hirurogeita hamabost peonada, horren guztiaren baliokidea bost hektarea, laurogeita hamabi area eta berrogeita hamahiru zentiarea dela".

Katastroko 2. poligonoko 272., 274., 277., 278., 279., 283., 284., 285., 286. eta 287. lurzatiak.

Erregistroa.-Iruñeko 5. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, artxiboko 1000. liburukian, Sunbillako 6. liburuan, 157. orrian, 3. inskripzioan. Sunbillako Erregistroko 248. finka. Erregistroko ziurtagiritik ondorioztatzen da 1930ean hektarea bat, laurogeita hamasei area eta hogeita hamaika zentiarea inskribatzea ukatu zela, bereizi izanagatik. Horrenbestez, Sunbillako 3. liburuan, 20. orrian, 762. finkan, 1. inskripzioan erregistratuta dagoen finka izatera igaro zen.

"Eremu irekiko gaztainadia Inzacardi alderdian, zazpi peonada edo hogeita hiru area eta berrogeita bederatzi zentiareakoa, honako mugakide hauek dituena: ekialde eta hegoaldean eremu irekia den beste lurzoru bat, Echeniqueren etxekoa, Borda-Otzaralecoako gaztainadia, eta iparraldean Borda Juancheneako beste batzuk".

Katastroko 2. poligonoko 451. lurzatia.

Erregistroa.-Iruñeko 5. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, artxiboko 1000. liburukian, Sunbillako 6. liburuan, 163. orrian, 3. inskripzioan. Sunbillako Erregistroko 249. finka.

"Eremu irekiko gaztainadia Ozpioo Cuaralar-Erreca alderdian, berrogeita bat peonada eta berrogeita hamar estatukoa, barnean dauden haitzen beherapena eginda, hau da, hektarea bat eta bederatzi area eta hogeita lau zentiarea, eta honako mugakide hauek ditu: iparralde eta ekialdean, beste borda bat, Aralaloca eta Martirizaneneako borda, hegoalde eta mendebaldean, Oquiñenea etxeko beste batzuk eta Martirizaneneako beste borda bat".

Katastroko 2. poligonoko 320. lurzatia.

Erregistroa: Iruñeko 5. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, artxiboko 1000. liburukian, Sunbillako 6. liburuan, 170. orrian, 3. inskripzioan. Sunbillako Erregistroko 251. finka.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Iruñean, 2010eko uztailaren 30ean.-Idazkaria, Sagrario Artieda Soto.

Iragarkiaren kodea: J1013296