107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 54/2010 falta-judizioa

Rodrigo Lacueva Bertolacci jaunak, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen du: epaitegi honetan bideratu den 0000054/2010 falta-judizioan ebazpena eman da. Horren bidez erabaki da Álvaro Oficialdegui Eguren jaunari zitazioa egitea, 2010eko irailaren 16an, goizeko 10:00etan, 1. judizio-aretoan (Agoitzen) ager dadin, aipatu prozeduran eginen den ahozko judizioan salatu gisa parte hartzeko.

Ohartarazten zaio agertzen ez bada zuzenbidean zehaztutako kaltea izanen duela.

Eta jasota gera dadin eta Álvaro Oficialdegui Eguren jaunari zitazioa egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.

Agoitzen, 2010eko ekainaren 25ean.-Idazkari judiziala, Rodrigo Lacueva Bertolacci.

Iragarkiaren kodea: J1014232