107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateburutzaren delegazioa

2010ko abuztuaren 23an, Iruñerriko Mankomunitateburuak 355/2010 ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 19. artikuluan xedatutakoaren arabera, buruordeari dagokio Mankomunitateko burua ordezkatzea bere zeregin guztietan, hura kanpoan denean, edo eritasun edo ezintasun bat duenean bere eginkizunetan aritzeko. Eta horretarako, aldez aurreko delegazio espresua egin behar da. (Toki Korporazioen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua).

Delako ordezkapena Mankomunitatearen Erregelamendu Organiko eta Funtzionamenduarenaren 30. eta 31. artikuluetan biltzen diren baldintzak betez gertatu behar da, hala nola, horiei kontra egiten ez dien orotan, Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. artikuluko 1. eta 2. ataletan ezarritakoa ere.

Mankomunitateburua ez denez egonen 2010eko abuztuaren 24tik 2010ko abuztuaren 31ra arte, bi egun horiek barne.

Horriek horrela,

EBATZI DUT:

1. Aipatu Erregelamenduko 47. artikuluan ezarritakoaren arabera, Mankomunitate buruari dagozkion eskumenak oro Mankomunitateko buruorde Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia Torranorengan delegatzea.

2. Delegazio honek indarra izanen du 2010k abuztuaren 24tik 2010ko abuztuaren 31 arte, bi egun horiek barne.

3. Delegatzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.

Iruñean, 2010ko abuztuaren 23an.-Mankomunitateburua, Javier Torrens Alzu.

Iragarkiaren kodea: L1014065