107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Espedientea: kontratazio bateratua, Dominicas kaleko 7an eta Cortadores kaleko 10ean dauden bi higiezinak eraisteko eta proiektua prestatzeko, ordezko betearazpena dela eta

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko abuztuaren 13an egin bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste, Lurraldearen Antolamenduaren Alorreko zinegotzi delegatuak proposatuta:

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko maiatzaren 16an eta 2009ko abuztuaren 28an egin bilkuretan, erabaki zuen, hurrenez hurren, aurri egoeran deklaratzea Dominicas kaleko 7an (Javier Gil Amigot da haren jabea) eta Cortadores kaleko 10ean (Concepción Álvarez Orta eta Carmen Sagasti Urzaiz dira haren jabeak) dauden higiezinak, eta agindua eman zuen haiek eraisteko hilabeteko epean, erabaki hori jaso eta biharamunetik hasita.

Aintzat harturik: bi kasuetan higiezinak borondatez eraisteko epe hori iragan da, baina ez da halakorik egin.

Aintzat harturik: ordezko betearazpena beharrezkoa da Dominicas kaleko 7an eta Cortadores kaleko 10ean dauden higiezinak eraisteko, eta 2010eko ekainaren 2an zenbait enpresari eskaintzak eskatu zitzaizkien, haiek aurkezteko 10 egun naturaleko epea emanda.

Aintzat harturik: aipatu epe horretan, enpresa hauek aurkeztu zituzten eskaintzak: Bonel Álvarez Hnos. Construcciones, S.L., ATE & Compactados, S.L., Edyrena, S.L, Obetrans Tudela, S.L eta Excavaciones Olloquiegui, S.A.

Aintzat harturik: abuztuaren 4an, eskaintzak ireki ziren, ondoko emaitzekin:

ESKAINTZA
EKONOMIKOA
(BEZa barne).

PROIEKTUA EGITEKO
EPEA

ERAISTEA EGITEKO
EPEA

Bonel Alvarez Hnos.

Construcciones, S.L (B31827678)

30.857,00

Hilabete 1

3 aste

ATE & Compactados, S.L.

(B31618879)

31.018,00

-

-

Edyrena, S.L (B31922941)

36.998,33

7 egun

2 aste

Obetrans Tudela, S.L

50.110,00

27 lanegun

Excavaciones Olloquiegui, S.A.

(A31178486)

59.437,66

1,5 aste

2,5 aste

Aintzat harturik: eskaintzarik merkeena Bonel Álvarez Hnos. Construcciones, S.L.ek aurkeztutakoa da, 30.857 eurokoa baita (BEZa barne); haietako 2.537 euro proiektuaren prestaketari dagozkio, eta 28.320 euro higiezinen eraisteari.

Aintzat harturik: Bonel Álvarez Hnos. Construcciones, S.Lk hilabete bat ezarri du proiektua prestatzeko, eta hiru aste aipatu higiezin horiek eraisteko.

Kontuan harturik: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 196.3 artikuluan aurri egoerari dagokionez zehazten da ezen, jabeak udalak agindutakoa betetzen ez badu, udalak berak eginen duela, baina behartuaren kontura.

Kontuan harturik: Udalaren 2010eko aurrekontua betearazteko 31. oinarrian ezartzen da ezen "ondotik ematen den moduan jokatuko dela kontratuekin Kontratu publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legeak baimentzen duenean betebehar bakarra izatea dagokion faktura aurkeztea:

a) Kontratua 3.000 euro (BEZa kanpo) baino handiagoa ez bada, dagokion faktura besterik ez da eskatuko, kontsulta egin gabe.

b) Kontratua 3.000 euro baino handiagoa bada eta aipatu Foru Legearen 73. artikuluan kontratu mota bakoitzerako ezarritako mugak baino txikiagoa bada, ondoko bideetako bat hartzen ahalko da:

-Gutxienez hiru eskaintza eskatzea kontratu hori egiteko gai diren enpresei.

-Eskaintzarik egiten ez bada eta tramitatzen den dokumentu bakarra faktura bada, gastua Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak baimendu beharko du, edo bestela, Erakunde Autonomoen Gobernu Batzarrek.

c) Edonola ere, nahitaezkoa izanen da gastu-proposamen bat tramitatzea Kontu-hartzailetzan".

Kontuan harturik: Kontratu publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legean laguntza-kontratuei buruz ezarritakoa, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 224. artikulutik 232. bitarte, biak barne, kontratazioari buruz ezarritakoa.

Kontuan harturik: Kontratu publikoei buruzko Foru Legearen 133. artikuluan proiektua eta obra batera esleitzeari buruz xedatua.

Kontuan harturik: aurreikusitako gastua ordaintzeko adina diru badago udal aurrekontuaren 4320-22714 kontu-sailean.

Honako hau erabaki da:

1. Ordezko moduan eraistea Dominicas kaleko 7an (Javier Gil Amigot da haren jabea) eta Cortadores kaleko 10ean (Concepción Álvarez Orta eta Carmen Sagasti Urzaiz dira haren jabeak) dauden higiezinak, eta kostua jabeei pasatzea.

2. 30.857 euroko gastua, BEZa barne, baimentzea, proiektuaren prestaketa eta Dominicas kaleko 7an eta Cortadores kaleko 10ean dauden higiezinen eraistea kontratatzeko.

3. Bonel Álvarez Hnos. Construcciones, S.L.-ri esleitzea proiektua prestatzeko eta Dominicas kaleko 7an eta Cortadores kaleko 10ean dauden higiezinak eraisteko kontratua, 30.857 eurokoa, BEZa barne, eta hari hilabeteko epea ematea proiektua prestatzeko eta hiru astekoa eraiste-lanak egiteko, haren eskaintzarekin eta kontratua arautzen duten oinarrizko baldintzekin bat.

4. Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 133. artikuluan ezarritakoarekin bat, proiektua eta lana batera kontratatzen direnean, kontratu-hartzaileak aurkeztuko dio proiektua kontratazio-erakundeari, hura onesteko eta zuinketa egiteko obra gauzatzeko esleipenaren prezioaren arabera. Hura onetsi arte ez da eskubiderik sortuko proiektua prestatu duenaren alde.

5. Esleipen-hartzaileak esleipenaren aurrekontuaren %4ko fidantza (26.150 x %4 = 1.046 euro) ezarri beharko du, behin betiko berme gisa, gehienez ere 15 egun naturaleko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, udal Idazkaritzan (Herriko Etxean, hirugarren solairuan), eskudirutan, banku-abalaren edo kauzio-aseguru kontratuaren bidez, Udalaren iritziz nahikoa bada.

6. 15 egun naturaleko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, formalizatu beharko da kontratua, alkate udalburuak, Udalaren izenean eta hura ordezkatuz, sinatuko duena.

7. Egintza hau behin betikoa da bide administratiboan; eta jakinaraz bekie higiezinen jabeei, Bonel Álvarez Hnos. Construcciones, S.L. enpresari, hirigintzako zerbitzu teknikoei, bulego teknikoari, kontu-hartzailetzari, diruzaintzari eta alkatetzari.

Tuteran, 2010eko abuztuaren 16an.-Lurraldearen Antolamenduaren Alorreko zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L1013718