107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Birzatiketaren behin betiko likidazioa eta Tuterako HAPOko U.I. 4, 1. sektoreko (Queiles) Konpentsazio Batzordearen desegitea

Tuterako alkate udalburuak, Alkatetzaren 2010eko uztailaren 16ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen birzatiketaren behin betiko likidazioa eta Tuterako HAPOko U.I. 4, 1. sektoreko (Queiles) Konpentsazio Batzordearen desegitea. Eskaera Manuel Corral Pérezek aurkeztu du, Konpentsazio Batzordeko buru den aldetik. Orobat onetsi du espedientea jendaurrean edukitzea ere, hogei egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, idatziz aurkeztu ere Udalaren Erregistro Orokorraren bidez.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2010eko abuztuaren 13an.-Mankomunitateko burua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L1013692