107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Alkatetza beste baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia).

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Alkatea udalerritik kanpora izanen baita 2010eko abuztuaren 30etik 2010eko irailaren 6ra bitarte, biak barne, haren ordezkoa behar da eta, horregatik, Francisco Javier Carcavilla Martínez lehen alkateordearen esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Ribaforadan, 2010eko abuztuaren 13an.-Alkate udalburua, Nuria Ruiz Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1013726