107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Udal Planeko egiturazko determinazioen aldaketa.
Hasierako onespena

Puiuko Udalak, 2010eko abuztuaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Plan Orokorreko egiturazko aldaketa, 1. poligonoko 271. lurzatiari dagokiona (Makirrian kalea, 11), José Ramón Muro Lafuentek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.2 eta 70-72. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan aurreikusitakoari jarraikiz, agindu da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan, jendaurrean hilabetez egon dadin. Epe horretan espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan eta bidezkoak juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Puiun, 2010eko abuztuaren 5ean.-Alkate udalburua, Pedro Leoz.

Iragarkiaren kodea: L1013884