107. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

111/2010 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Pablo Condearena Ortega jauna, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren 2. idatz-zatian ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Pablo Condearena Ortega jauna, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2010eko uztailaren 1ean.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F1013447