4. PROZEDURA JUDIZIALAK
LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA
Presako eginbideak. 97/2009 prozedura. Epaia
Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegian, 2010eko abuztuaren 20an.
Aditzera ematen da epaitegi honetan 97/2009 judizio azkarraren presako eginbideak bideratzen ari direla bizikideen kontrako tratu txar eta mehatxuengatik (153. artikulua), eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
Esther Fernández Arjonilla andreak, Lizarrako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 2. Epaitegiko epaileak, 97/2009 presako eginbideen autoak aztertu ditu, bizikideen kontrako tratu txar eta mehatxuen ustezko delitu batengatik (153. artikulua). Alderdi gisa aritu dira Fiskaltza, akzio publikoa ordezkatuz, eta salatua, Edison Ricardo Zapata Ortega (atzerritarraren identifikazio zenbakia: X3806534B), Jorgeren eta Maríaren seme, Zamoran (Ekuador) jaioa 1981eko irailaren 18an, San Adrianen bizi dena (San Isidro kalea, 21, 4. A). Auziperatuari Daniel Vicente Ibarrola legelariak lagundu dio, eta Tratu Txarrak jaso dituzten Emakumeei Laguntzeko Zerbitzuko Cristina Lafraya legelaria aurrean izan da.
Epaitza:
Edison Ricardo Zapata Ortega kondenatzen dut, bizikideen kontrako tratu txar eta mehatxuen delitu bat (Zigor Kodearen 153. artikulua) egiteagatik eta erantzule kriminala izateagatik, 6 hilabeteko espetxealdira, zigorra jada heren bat murriztuta 801.2 artikuluan ezarri bezala, eta kondenak dirauen bitartean hautagai izateko eskubidea egikaritzeko desgaikuntza berezia ezartzen diot, eta armak eduki eta eramateko eskubideaz gabetzen dut hamasei hilabeterako. Espetxealdi-zigorra etenik uzten dut, baldin eta kondenatuak ez badu beste deliturik egiten 2 urteko epean, eta kostuak kondenatuari ezartzen dizkiot. Bizikideen kontrako tratu txar eta mehatxuen delitu hori Zigor Kodearen 153. artikuluan aurreikusia eta zigortua dago.
Halaber, erabakitzen dut Edison Ricardo Zapata Ortegak debekatua izanen duela Mariux Danila Quezada Ordóñezengandik, haren bizilekutik edo haren lantokitik 300 metrora baino hurbilago egotea eta harekin harremanetan jartzea 3 urteko epean.
Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdiei eta ohartaraz bekie irmoa dela eta haren kontra ezin dela apelazio-errekurtsorik jarri. Eraman bedi haren ziurtagiria auto nagusietara eta jakinaraz bekie Fiskaltzari eta alderdiei.
Igor bitez jarduketak zigor arloko epaitegi egokira, epai honetan erabakitakoa betearazteko, eta komunikazioa, berriz, Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Nagusira.
Igor bedi ebazpen honen lekukotza osoa Botere Judizialaren Kontseilu Nagusira, ebazpena Etxeko Indarkeriaren Biktimak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba dadin, baita Delituen Biktimei Laguntzeko Nafarroako Bulegora eta Azagrako Guardia Zibilaren Kuartelera ere, erabakitako neurria bete dadin arduratu behar baitute.
Beraz, nire epai honen bidez hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren ziurtagiria jarduketei erantsiko zaie.
Eta Mariux Danila Quezada Ordóñezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Lizarran, 2010eko abuztuaren 20an.-Idazkaria, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: J1013968