3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
GOBERNUAREN ORDEZKARITZA
Jendaurreko informazioa, REF: AT-16618
Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloaren iragarkia, "Calahorra, Viana eta Lizarra" aireko/lurpeko 66 kV-eko linea, zirkuitu hirukoitzekoa, Arrúbal eta Agoncillo (Errioxa) eta Mendabiako (Nafarroa) udalerrietan egiteko proiektuaren administrazio baimen, erabilera publikoaren deklarazio eta onespenerako egindako eskaera jendaurrean jartzen duena. Eskaera Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUk egin du. REF: AT-16618.
Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean aurreikusitako ondorioetarako, eta energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125., 130. eta 144. artikuluetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jarri da "Calahorra, Viana eta Lizarra" aireko/lurpeko 66 kV-eko linea, zirkuitu hirukoitzekoa, Arrúbal eta Agoncillo (Errioxa) eta Mendabiako (Nafarroa) udalerrietan egiteko proiektuaren administrazio baimen, erabilera publikoaren deklarazio eta onespenerako egindako eskaera; hona proiektuaren ezaugarri nagusiak:
Espedientea: AT-16618.
Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U.
Helbidea: Landabengo industrialdea, C kalea, 31012 Iruña.
Instalazioaren xedea: Linea berriari esker elektrizitatearen hornidura hobetu eta handituko da Arrúbal eta Agoncillo herrietan, bai eta Logroño-Calahorra eta Logroño-Lizarra ardatzetan ere.
Kokalekua: Arrúbal eta Agoncilloko udalerriak Errioxan eta Mendabiako udalerria, Nafarroan.
Exekuzio proiektua: Nafarroako Industriako Ingeniari Teknikoen Elkargoko Laureano Sánchez Casafrancak eta Héctor Sánchez Segurak izenpetu dute 2009ko azaroaren 20an, 05998 ikus-onetsia.
Instalazioaren ezaugarri orokorrak:
Proiektuan aurreikusirik daude "Sequero-Calahorra", "Sequero-Viana" eta "Sequero-Lizarra" 66 kV-eko aireko/lurpeko lineak, guztientzako euskarrien gaineko zirkuitu hirukoitzean integratuak, Arrubalgo (Errioxa) "Sequero" TAtik hasi eta 17. euskarriraino, Mendabian (Nafarroa); hortik aurrera Nafarroako Foru Komunitatean egiteko dauden beste tarte batzuekin lotuko dira.
-Sistema: korronte alterno trifasikoa.
-Frekuentzia: 50 Hz.
-Tentsio nominala: 66 kV.
-Gehieneko tentsioa: 72,5 kV.
-Zirkuitu kopurua: 3.
-Eroale kopurua fase bakoitzeko: 3.
-Eroale mota aireko tartean: 242-AL1/39-ST1A (LA-280).
-Euskarriak: metalezko 18 euskarri, saretazkoak.
-Zimenduak: banakako zapatak, masako hormigoizkoak (1. serieko euskarriak izan ezik, bloke bakarreko zapatak izanen baitira).
-Isolamenduak: U-70AB66P isolatzaile polimerikoak.
-Lurrerako konexioak: sistema mistoa, kobrezko kablez eginiko eraztuna eta altzairu kobreztatuzko lur-konexioko pikak.
-Eroale mota lurrazpiko tartean: HEPRZ1 36/66kV 1x630 Al + 75.
-Lurrazpiko tartearen kanalizazioa: plastikozko hodiak eta hormigoia, 160 mm-ko diametroarekin.
-Luzera, guztira: 3.268 metro (2.830 metro airean eta 438 metro lurpean).
Proiektuan, halaber, aurreikusia dago "Sequero-Calahorra" eta "Sequero-Viana" lineak zirkuitu bikoitzean konektatzea, Arrubalgo gas naturaleko ziklo konbinatuko zentralera doan tartean.
-Sistema: korronte alterno trifasikoa.
-Frekuentzia: 50 Hz.
-Tentsio nominala: 66 kV.
-Gehieneko tentsioa: 72,5 kV.
-Zirkuitu kopurua: 2.
-Eroale kopurua fase bakoitzeko: 3.
-Eroale mota: LA-125.
-Luzera, guztira: 45 metro.
Aurrekontua: 670.852,17 euro (624.101.30 euro Arrubalen, 43.979,12 euro Agoncillon eta 2.771,75 euro Mendabian).
Argitara ematen da orok jakiteko, bereziki lurren jabeek eta lanek ukitutako gainerako titularrek, iragarki honen amaieran erantsirik dagoen zerrendan ageri direnek, instalazioa egiteko proiektua azter dezaten, hala nahi badute, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloan, Merindadeen plaza, z.g., Iruña (Nafarroa), iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hogei eguneko epean, egokitzat dituzten alegazioak egin, bidezkoak direnak barne, hiru aletan, 1955/2000 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 161. artikuluan xedatutakoaz baliatuz, eta aipatutako zerrendan egon daitezkeen akatsak zuzentzeko behar diren datuak idatz aurkezteko.
Era berean, argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikulua aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean aurreikusitako jakinarazpenaren ondorioetarako ere egiten da.
Iruñean, 2010eko abuztuaren 9an.-Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ángel Hernández González.
UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA Mendabiako udal mugapea (Nafarroa) |
FINKAREN KODEA | JABEA | POL. | LURZ. | LUZ. (m) | ZAB. (m) | HEGALKIN ZORTASUNA (m²) | EUSK. | EUSKARRIEN ZORTASUNA (m²) | MOZKETA | LUR MOTA |
723 | Mendabiako Udalaren herrilurra. Udal plaza, 1 31587 Mendabia (Nafarroa) | 4 | 723 | 12 | 8,6 | 103 | | | 300 | Zuhaitzak |
722 | Ebroko Ureztatze Sindikatua Veraza, 14. 31587 Mendabia (Nafarroa) | 4 | 722 | 10 | 8,6 | 86 | 00.17 | 41,4 | | Alor ureztatua |
E1013575 |
Iragarkiaren kodea: E1013575