2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa aurrekontuetan.
Hasierako onespena
Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2010eko abuztuaren 5ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitatearen 2010eko aurrekontuko zortzigarren aldaketa.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Garesen, 2010eko abuztuaren 6an.-Mankomunitateko burua, Pedro M.ª Egea Ortiz.
Iragarkiaren kodea: L1013577