2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN
SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Peoien izendapen proposamena
Onarturik Oscar Jiménez Jiménezek, David Aldama Martínezek eta Juan Manuel Díaz Echarrik eginiko ukoak peoi izateko lanpostuen jabetza hartzeko, Mankomunitateko peoi-gidari izateko lanpostuetarako izendatu baitira, deialdiaren 15. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, ondorioak izan ditzan, aditzera ematen da epaimahai kalifikatzaileak ondoko izangaiak izendatzeko proposamena egin duela:
1.-Fernando Elexpuru Carrasco.
2.-Francisco Javier Tapiz Tapiz.
Interesdunek hogeita hamar egun naturaleko epea dute, argitalpen honetatik aitzina, Mankomunitatean aurkez dezaten deialdiko 15. oinarrian aipatzen den dokumentazioa, bertan adierazitakoak ondorioak izan ditzan.
Azkoienen, 2010eko abuztuaren 4an.-Mankomunitateko burua, Lourdes Aramburu Ortega.
Iragarkiaren kodea: L1013432