104. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Plan partzialeko aldaketa puntuala,
San Miguel industrialdean. Hasierako onespena

Villatuertako Udaleko alkate udalburuak, 2010eko abuztuaren 11n emaniko 149/2010 ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi du, tramitazioaren ondorioetarako soilik, Villatuertako San Miguel industrialdeko Plan Partzialeko aldaketa puntuala, SEPES Luzoruaren Enpresa Entitate Publikoak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatzeko, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunek espedientea beren eskura izanen dute denbora horretan udal bulegoetan, aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten.

Villatuertan, 2010eko abuztuaren 11n.-Alkate udalburua, Francisco Ortega Gallardo.

Iragarkiaren kodea: L1013501