104. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2010eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 19an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Aldaketa:

122-62200. Lokala egokitzea Bake Epaitegirako eta bertzelako erabileretarako: 3.100 euro.

Finantzabidea, beheititzea, deuseztatzeagatik:

011-31002. Maileguen korrituak: 3.100 euro.

Vianan, 2010eko uztailaren 9an.-Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L1013449