2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URZAINKI
Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Urzainkiko Udalak 2010eko uztailaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, legez eskatutako quorumarekin, behin betikoz onetsi zen Urzainkiko Udal Plan Orokorreko UO-8 unitatearen xehetasun azterlana (3. poligonoko 86 eta 87. lurzatiak), Iriartea auzoan, Manuel Rubio Vallejok eta M.ª Eugenia Bainesek sustaturik.
Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 81. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan xedatuarekin bat. Orobat, adierazten da erabaki honen aurka ondoko errekurtsoetako bat aurkez daitekeela, aukeran:
a) Administraziorekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.
c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
Urzainkin, 2010eko abuztuaren 4an.-Alkatea, José María Baines Conget.
Iragarkiaren kodea: L1013573