104. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URZAINKI

Borondatezko birzatiketa proiektua, urbanizazio proiektua
eta hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena

Urzainkiko Udaleko Alkatetzak abuztuaren 4an emaniko 17/2010 Ebazpenaren bitartez, behin betikoz onetsi dira hirigintzako agiri hauek:

1. Urzainkiko Udal Plan Orokorreko U.O.-8 unitatea birzatitzeko proiektua, borondatezko birzatiketa sistemaren bidez tramitatua eta Manuel Rubio Vallejok eta M.ª Eugenia Baines Goñik eskatua.

2. U.O.-8 unitate hori urbanizatzeko proiektua, Manuel Rubio Vallejok eta M.ª Eugenia Baines Goñik eskatua.

3. Hirigintza hitzarmena, Urzainkiko Udalak eta Manuel Rubio Vallejok eta M.ª Eugenia Baines Goñik izenpetua, Urzainkiko Udal Plan Orokorreko U.O.-8 unitatearen hirigintzako kudeaketa egiteko.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan, 134.5, 167.3 eta 26 artikuluei dagokienez, ezarritakoari jarraikiz. Orobat adierazten da aipatutako ebazpenaren aurka errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahal dela, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, iragarki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Urzainkin, 2010eko abuztuaren 4an.-Alkatea, José María Baines.

Iragarkiaren kodea: L1013571