2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRITZOLA-GALAIN
Herrilur baten desafektazioa, gero erabilera lagatzeko.
Hasierako onespena
2010eko abuztuaren 7an egin bilkuran, Urritzola-Galaingo Kontzejuak, kide guztiak ados egonik, erabaki zuen 2.924 metro koadroko herrilur baten desafektazioa onestea, Urritzola-Galaingo 7. poligonoko 58. lurzatiko zati bati dagokionez. Desafektazioaren xedea da ondotik haren erabilera aldi baterako lagatzea Ultzamako, Basaburuko eta Odietako Udalen Mankomunitateari eta jabari publikoari atxikitzeko. Xedea da abeltzaintzako minda kudeatzeko eta elektrizitatea nahiz gasa sortzeko planta berria ustiatu ahal izatea, bai zuzenean bai obra publikoaren kontzesio baten bidez edo Kontratuei buruzko Legean aurreikusitako edozein bide erabiliz.
Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 143.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da hilabetean, horretarako Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta.
Urritzola-Galainen, 2010eko abuztuaren 7an.-Kontzejuko burua, Pedro Ezcurra Osacar.
Iragarkiaren kodea: L1013479