2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITI
Untzitiko Udal Plan Orokorra.
Hasierako onespena
Untzitiko Udalak, 2010eko abuztuaren 12an egin osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:
1. Hasiera batean onestea Untzitiko Udal Plan Orokorra eta Udal Plan Orokorraren ingurumen ondorioen azterlana, eta haiek jendaurrean edukitzea bi hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, 6/2009 Foru Legeak aldatu Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 71 eta 70. artikuluetan aurreikusiarekin bat.
Bi hilabeteko epe horretan, espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Elon, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
2. Aipatutako agiriak Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu Departamentura igortzea, Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumeneko gaiei buruzko txostena egin dezan.
3. 35/2002 Foru Legeko 69.2 artikuluan xedatuarekin bat, hasiera baten onetsitako Planak egungo Udal Planean ezarritako hirigintzako araubidea aldatzen duen eremuetan lizentziak ematea eten eginen da, urtebeteko epean. Horren ondorioz, etetea honako unitate hauetako lurzoruei aplikatuko zaie:
1. Altzorritz: U-6, U-17, U-34, U-41, U-47, U-51, U-52, U-53, U-55, U-57, U-58 eta U-59 unitateak.
2. Artaitz: U-37, U-38, U-39 eta U-40 unitateak.
3. Zenborain: U-17 unitatea.
4. Naxurieta: U-22, U-23, U-24, U-25, U-26 eta U-28 unitateak.
5. Untziti: U-6, U-8, U-44, U-66, U-67, U-68 eta U-69 unitateak.
6. Zabaltzeta: U-4, U-7, U-8, U-9, U-24 eta U-28 unitateak.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Untzitin, 2010eko abuztuaren 13an.-Alkate udalburua, Antonio San Miguel Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L1013707